Breadcrumb

Información - Secretaría: Trámites para el Alumnado - Cambio de Grupo

Talde aldaketa

Irakasgaiz/taldez/txandaz aldatzeko eskaera

Unibertsitateko gestio akademikoko arauek ezarritakoarekin bat, ikasleei matrikularako hitzordua jartzen zaie eta hitzordu hori zehazteko ikasleak ordenatu egiten dira data jakin batean. Ikasle berriak batez besteko sarrera notaren arabera ordenatzen dira eta gainerako ikasleak, espedientean data/ordu horretan azaltzen diren kalifikazioetan oinarrituta, eta, betiere, ikasleek ordena horren araberako lehentasuna dute matrikula egiteko.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Batzarrak erabaki du ikasleak taldeetan banatzeko irizpidea ikaslearen nahiari jarraitzea izango dela. Hau da, ikasleak matrikula egitean aukeratu ahal izango du taldea/maila, une horretan dituen aukeren artean. Hala ere, gerta daiteke talde/maila batzuk itxita egotea baina plaza hutsak egotea irakasgai solteetan, eta, hain zuzen ere, horiek izango dira talde aldaketak ebazteko prozeduran erabiliko direnak.

Eskola ordutegiak txandetan banatuta daude (goizeko taldeak edo arratsaldekoak), maila batean baino gehiagotan matrikulatu behar duten ikasleek aukera izan dezaten euren ordutegiekin bateragarriak diren txanda desberdinetako taldeetan/mailetan izena emateko.

Taldez aldatzeko eskaerak egiteko baldintzak

Baldintzak:

Taldez/txandaz aldatzeko eskariak honakoetan baino ez dira onartuko:

a) Taldez aldatu nahi den irakasgaian ikaslea 5. eta 6. deialdian dagoenean.

b) Lana, familia-kontziliazioa edo genero-indarkeriaren biktima izateagatik. Eskaerarekin batera, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko da. Bereziki, talde-aldaketa eskatuz gero, lan-kontratua eta lan-ordutegiaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira, eskolen ordutegiekin gainjartzen dela justifikatzeko. Eliteko kirolariek Graduen Antolakuntza Akademikokoaren arloko Zuzendariordeari egin beharko dizkiote eskaerak. (bie.graduak@ehu.eus)

c) Hizkuntza aldatzea eskatzen denean (euskara/gaztelania)

Hizkuntzaz aldatzeko eskaerak, hizkuntza horiek euskara eta gaztelania direnean, plaza hutsak dituen taldean/txandan egingo dira.

d) Ikaslea bi maila desberdinetan txanda berean matrikulatu behar izan denean.

Taldez/txandaz aldatzeko eskaerak irakasgai solteetan baino ezin izango dira egin, hain zuzen ere, plaza hutsak dauden irakasgaietan.

Txanda aldaketa maila baterako eskatzen denean, adierazi egin behar da aldaketa hori ezinezkoa bada onartzen den edo ez beste mailako irakasgaiak aldatzea txandez, ordutegi bera daukatenak. Horrela, plaza hutsak dauden talde eta irakasgaietan aldatuko da txanda.

Eskaeren ebazpenaren irizpideak:

Aurkeztutako eskaerak ebazteko, honako prozedura hau erabiliko da:

  • Taldez aldatzeko eskaeretan lehentasuna emango zaie 5. eta 6.  deialdietako irakasgaiei. Hortaz, eskaeran adierazi beharko du irakasgai horiek zeintzuk diren.
  • Behin eskaera horiek ebatzitakoan, gainerakoak matrikularen data eta hitzorduaren ordena kontuan hartuta ebatziko dira.
  • Aldaketak egiteko eskaerak behin ebatzita ikasleak ordutegi bateraezinik badauka irakasgairen batean, irakasgai horretako matrikula baliogabetu egin ahal izango du. Horretarako eskaera Ikastegiko Idazkaritzan aurkeztu beharko du irailean zehar. bie.idazkaria@ehu.eus

Praktiketako azpitaldea aldatzea

Praktiketako azpitaldea aldatzeko eskaera irakasgaiko irakasleari egin behar zaio, eta berak erabakiko du eskaera onartzen duen edo ez. Aldaketa egin ahal izateko irakasleak jakin arazi behar dio Idazkaritzari ondoko e-mailaren bidez (bie.idazkaria@ehu.eus)

Eskaeren epeak

Graduak

  • Ikasle berriak: Matrikula formalizatzen denetik 3 egunetara, bie.idazkaria@ehu.es helbidera mezu elektroniko bat bidalita, taldez aldatzeko eskaeraren arrazoia azaduz eta "Taldez aldatzeko eskaera" adieraziz.
  • Gainerako ikasleak: 2023ko uztailaren 20tik 27ra, formulario honen bidez.

Abuztuaren 10tik aurrera, posta elektronikoaren bidez eskariaren erantzuna jasoko da eta GAUR aplikazioan matrikularen egoera ikusi ahal izango da.

Automatrikulan ez deituriko ikasleak: Matrikula epe horretatik kanpo egiten bada, taldez aldatzea eskatu beharko da matrikula formalizatzen den aldi berean, bie.idazkaria@ehu.es helbidera mezu elektronikoa bidalita, taldez aldatzeko eskaeraren arrazoia azalduz eta "taldez aldatzeko eskaera" adieraziz.

Masterrak

  • Matrikula egin eta 3 egunetara, bie.idazkaria@ehu.es helbidera mezu elektroniko bat bidalita, taldez aldatzeko eskaeraren arrazoia azalduz eta "Taldez aldatzeko eskaera" adieraziz.