Breadcrumb

Información - Secretaría: Tramites para el Alumnado - Adelantos de Convocatoria

Deialdia aurreratzeko

2023/2024 ikasturtea

"Ohiko deialdia" urtarrilera aurreratzea, urteko edo bigarren lauhileko irakasgaietarako

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko azaroaren 2tik 8ra.

Bete beharreko baldintzak

Graduko ikasleak

  • Ikasketak amaitzeko gehienez 30 kreditu falta zaizkien ikasleek bakarrik eskatu ahalko dute deialdia urtarrilera aurreratzeko (ez dira kontuan hartuko GRALaren kredituak, Itsasontziko Praktiken 30 kredituak Itsasketako Graduan, ezta Nautika eta Itsas Garraioko Graduko Kanpoko Praktikak irakasgaiaren 30 kredituak ere.
  • Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak bakarrik aurreratu ahalko dira.
  • Azterketa-datak 1. lauhileko ohiko deialdiko azterketa-aldian ezarriko dira.
  • "Ohiko deialdia" urtarrilera aurreratzea onartzen den irakasgaien kasuan, "ezohiko deialdia" irakasgaiaren ohiko deialdia programatuta dagoen egunera aurreratzea eskatu ahal izango da.

Masterreko ikasleak

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra eta Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

  • Ikasketak amaitzeko gehienez 12 kreditu falta zaizkien ikasleek bakarrik eskatu ahalko dute deialdia urtarrilera aurreratzeko (ez dira kontuan hartuko ez MALaren kredituak, ezta Kanpoko Praktikak irakasgaiarenak ere).
  • Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak bakarrik aurreratu ahalko dira.
  • Azterketa-datak 1. lauhileko 2. aldiko ohiko deialdiko azterketa-aldian ezarriko dira.
  • "Ohiko deialdia" urtarrilera aurreratzea onartzen den irakasgaien kasuan, "ezohiko deialdia" irakasgaiaren ohiko deialdia programatuta dagoen egunera aurreratzea eskatu ahal izango da.

Itsasketa Unibertsitate Masterra, eta Nautika eta Itsas Garraioa Unibertsitate Masterra

  • Ikasketak amaitzeko gehienez 6 kreditu falta zaizkien ikasleek bakarrik eskatu ahalko dute deialdia urtarrilera aurreratzeko (ez dira kontuan hartuko MALaren kredituak).
  • Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak bakarrik aurreratu ahalko dira.
  • Azterketa-datak 1. lauhileko ohiko deialdiko azterketa-aldian ezarriko dira.
  • "Ohiko deialdia" urtarrilera aurreratzea onartzen den irakasgaien kasuan, "ezohiko deialdia" irakasgaiaren ohiko deialdia programatuta dagoen egunera aurreratzea eskatu ahal izango da.

Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika Unibertsitate Masterra

  • Ikasketak amaitzeko gehienez 9 kreditu falta zaizkien ikasleek bakarrik eskatu ahalko dute deialdia urtarrilera/otsailera aurreratzeko (ez dira kontuan hartuko MALaren kredituak).
  • Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak bakarrik aurreratu ahalko dira.
  • Azterketa-datak 1. lauhileko 2. aldiko ohiko deialdiko azterketa-aldian ezarriko dira.
  • "Ohiko deialdia" urtarrilera aurreratzea onartzen den irakasgaien kasuan, "ezohiko deialdia" irakasgaiaren ohiko deialdia programatuta dagoen egunera aurreratzea eskatu ahal izango da.

  Ingeniaritza Mekanikoa Unibertsitate Masterra

  • Ikasketak amaitzeko gehienez 12 kreditu falta zaizkien ikasleek bakarrik eskatu ahalko dute deialdia urtarrilera aurreratzeko (ez dira kontuan hartuko MALaren kredituak).
  • Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak bakarrik aurreratu ahalko dira.
  • Azterketa-datak 1. lauhileko ohiko deialdiko azterketa-aldian ezarriko dira.
  • "Ohiko deialdia" urtarrilera aurreratzea onartzen den irakasgaien kasuan, "ezohiko deialdia" irakasgaiaren ohiko deialdia programatuta dagoen egunera aurreratzea eskatu ahal izango da.

Ez da beharrezkoa aurreratzea gainditu gabe dauden kreditu guztiak.

Eskatutako deialdia egungo ikasturteko lehenengoa izango da.

Deialdia aurreratzeko eskaera