Events

2019.11.13

IKD-Jendartea 2019. EHUagenda 2030

First publication date: 03/12/2019

Encentro IKD-jendartea 2019

Azaroaren 13an, Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan (UPV / EHU, Leioa), IKD ikaskuntza-irakaskuntza eredua eguneratua aurkeztu zen. Eredu hau lerrokatuta dago EHUagenda 2030ekin eta, aldi berean, Europa mailako Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH), topagunean konpetentzia konplexuak azpimarratu zirelarik batik bat. Ekitaldian gainera, aitortza instituzionala egin zitzaien Docentiaz v9 programan bikain kalifikazioa lortu duten irakasleei eta edIDit-19 eta edIKDit-18 zigiluarekin egituratutako taldeei (horien artean Dimarove taldea egonik). Halaber, norabidea dagoeneko hartuta duten ikaskuntza-irakaskuntza proiektu berritzaileak, GIHekin bat egiten duten eta era askotako ekimenak/esperientziak aurkeztu dira poster formatuan. Horien artean, Dimarove taldeak “Handling high quality digital reusable student-generated content (SGC)” posterra aurkeztu du.