PresentacionDimarove

Hezkuntza berrikuntzarako talde espezializatua: Ingeniaritza Informatikoaren irakaskuntzan Metodologia Aktiboak erabiliz, online baliabideak, proiektuen kudeaketa espiralean eta balorazio gurutzatuak metodologiatan oinarrituak ( DIMAROVE )

Proiektuan proposatutako berrikuntzaren laburpena

Informatika Ingeniaritzako Gradu eta Masterreko irakasgai multzo batean metodologi proposamen integratu bat diseinatzea eta ezartzea da proiektuaren helburua. Horretarako Informatika Ingeniaritzako Graduaren lehenengo bost urtekoan (2011-2016) zenbait irakasgaitan independenteki probatu eta ezarri diren eta ikaskuntza aktibora bideratutako hezkuntza berrikuntzarako proposamen multzo batetik abiatuko da proiektua.

Lau ikasturte desberdinetakoak dira inplikatutako irakasgaiak (hiru Gradukoak eta bat Masterrekoa) eta integratuko diren elementuak honakoak dira:

  • • Ikasleen aldetik eduki dinamikoen sorrera eta horien integrazioa inplikatutako irakasgaiek partekatzen duten Ezagutza Baseetan
  • Online plataformatan banatutako kalitatezko bideoen erabilpen sistematikoa, iraulitako ikasgelaren (flipped classroom) euskarri izateko
  • • Berdinen arteko balorazioa, ikasleen ahalmen pentsakorra eta autokritikoa garatzeko elementu bezala
  • • Kolaborazioaren erabilpen sistematikoa aipatutako jardueren garapenean beste unibertsitate batzuetako Ikasleekin eta irakasleekin

Hezkuntza berrikuntzako jarduerak irakasgaiaren eremutik haratago eramatea da helburua, proposamena zenbait ikasturtetan ezarriz. Horri esker, ikasleek metodoa eta teknika birbisita dezakete euren heldutasun akademikoa handitzen doan heinean eta, pixkanaka, balio intelektualaren ekarpenean arreta handitu, eta ez metodo zehatz baten betekizun formalaren betetzea  une zehatz batean.