COMITE-AUTOPROTECCION

Autobabesarako Batzordea

Egoitza Leioa: 1 eta 2 ikasgelategiak

Kideak:

  • Irakaslea: Javier Cerrato Allende
  • AZP: Jesús M. Basterretxea Lambea

Eginkizunak:

Ikastegiko Autobabeserako Plana betetzen dela zainduko du batzordeak. Bere eginkizunak dira:

  • a) Autobabeserako Planaren analisia, abian jartzea, jarraipena eta eguneratzea.
  • b) Lehen esku hartzeko taldeko kideak izendatzea.
  • c) Zonako irakasle edo arduradun guztiei dagokien zonako ebakuazio eta alarma arduradun izendatuak izan direla jakinaraztea.
  • d) Bizkaiko Campuseko Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeari Autobabeserako Batzordearen eraketari buruzko eta plana ezartzen den bitartean izaten diren jarduketa (saioak, ebaluazioak, simulazioak), gertakari eta abarri buruzko informazioa ematea.
  • e) Larrialdi kasuetan, larrialdietako zuzendaria falta denean, Autobabeserako Batzordeko kide batek edo gehiagok hartuko dituzte beren gain haren eginkizunak, bereziki lehen esku hartzeko taldearen koordinazioari eta eraikina modu ordenatuan husteari dagozkionak.

Arabako Atala

Kideak:

  • Irakasleak: Amaia Inza Bartolomé eta Ixone Fernández de Labastida
  • AZP: Begoña García Sánchez eta Javier Ochoa Elejalde

Eginkizunak:

  • Larrialdietarako planaren analisia, abiatzea, jarraipena eta eguneraketa.
  • Lehenengo eskuhartzerako taldeko kideak izendatzea.
  • Ebakuazio-arloak eta arloko ikasgela "nagusiak " zehaztea.
  • Larrialdi-egoeretan ihardun behar duen Kontrol­ Gunea non dagoen zehaztea.
  • Suteen aurkako sistemaren edozein osagai (sakagailuak, suitzalgailuak, SAH eta abar) behar ez bezala erabil dadila ekiditeko neurriak proposatzea .
  • Hiru hilabetetan behin biltzea, gutxienez.
  • Segurtasun-fitxak egokitu eta moldatzea, ikastegiaren ezaugarriak aintzat harturik.
Irudia