Cursos Complementarios Marina

Itsasketa Espezialitateko Ziurtagiriak

Itsasketa espezialitateko ikastaroen ziurtagiriak lortzeko arautegia

Itsas Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak Nautika Itsasontzi-Makineria GET homologatu du itsaketaren arloko espezializazio ikastaroak emateko.

Ikastaroa onuraz gainditu duten ikasleei ziurtagiri ofiziala emango zaie.

Ziurtagiri horiek lotura dute Nautika eta Itsas Garraioko Graduan eta Itsasketako Graduan ematen diren irakasgaiekin, eta hauek dira:

ONDOKOA DA ZIURTAGIRIA ESKURATZEKO PROZEDURA:

- Ikasleak ikasturtearen edozein unetan eskatuko ditu ziurtagiriak, BALDIN ETA ZIURTAGIRIARI LOTUTAKO IRAKASGAI GUZTIAK GAINDITU BADITU, GOIAN AGERI DIREN ZIURTAGIRIEN ZERRENDAREN ARABERA.

Eskariak egiteko eredua:

Espezialitate-ziurtagiriaren eskaera (2021eko urria)

- Eskaria behin hartuta, egiaztatuko da, aktak aztertuta, ikasleak gaindituta dituela ikastaroko irakasgai guztiak, eta, gehienez ere hamabost eguneko epean, ikastegiak ziurtagiri bat emango dio ikasleai, ziurtagiri bat ikastaro bakoitzerako. Ikastegiak Itsas Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiari eskaria egin duten ikasleen zerrenda igorriko dio, eta zuzendaritza nagusi horrek, Itsas Kapitaniaren bidez, ziurtagiri ofizialak egingo ditu ikastegiak emandakoak hartu ondoren.

ADI EGON: Ebaluazio bereziaz gainditutako irakasgaiek baliogabetu egiten dute eskolaren ziurtagiria lortzea, eta hori edukitzea ezinbestekoa da Itsasketa espezialitatearen ziurtagiria eskatzeko. Hortaz, ikasleek kasu bakoitza aztertu beharko dute jakiteko komeni zaien ebaluazio berezira aurkeztea.