Breadcrumb

Información - RRE: Jornada de Empleo y Presentación de Empresas

Enplegu eta Enpresak Aurkezteko Jardunaldia

Ekimen honetan, enpresek azaltzen dizkiete ikasleei enpresan egiten dituzten jarduerak, lan egiteko dituzten aukerak eta beren enpresa-politikarekin bat datozen hautagaien profila.

Gainera, hainbat sektoretako enpresek parte hartzen dute, eta, horri esker, interes handiko ezagutza eskuratzen dute ikasleek hurbileko industriari buruz. Hain zuzen ere, haren bilakaera eta gaur egungo jarduera zein den jakingo dute, baita sektore bakoitzeko joerak eta etorkizunerako aukerak zein diren ere.

Jardunaldien bidez, enpresen ordezkariekin harremanetan jartzeko aukera dute ikasleek, eta curriculumak eman diezaiekete. Beraz, lana bilatzeko lehen harremana ezartzen dute.

Enplegu eta Enpresak Aurkezteko Jardunaldia

Enplegu eta Enpresak Aurkezteko Jardunaldia - JEPE 2024

Ikasturte honetako Enplegu eta Enpresak Aurkezteko Jardunaldia (JEPE 2024) San Mamesen izango da, 2024ko otsailaren 15ean, goizeko 9:30etik 15:00etara.

San Mameserako sarbidea - gure Eskolako ikasle eta tituludunentzat soilik -, 24. atetik egingo da.

Esparrura sartzeko, erregistratuta egon behar da, eta sarbide horretan unibertsitate-txartela eta NANa aurkeztu behar dira. Online izen-ematea itxita dago. Sartzeko baimen bat eskuratu ahal izateko, hilaren 15eko goizean Eskolako Enpresarekiko Harremanetarako bulegora joan behar da (I. eraikina, lehen solairua, P1E2 bulegoa).

Anima zaitez eta etorri!!

Enpresa parte-hartzaileak

Información - RRE: Jornada de Empleo y Presentación de Empresas - Empresas Participantes I

Información - RRE: Jornada de Empleo y Presentación de Empresas - Empresas Participantes II