Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko beken programa 2024

Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko beken programa

UPV/EHU eta EUSKO JAURLARITZAREN HEZKUNTZA SAILAREN ARTEKO AKORDIOA. UPV/EHUko 635 pertsonak lan-mundura txertatzeko, 3 hilabeteko esperientzia bat egiteko aukera.

Beken helburua

Helburua da beka honen onuradun diren ikasleak gehiago trebatzea, lanbide-profil jakin bateko gaitasunekin loturiko jakintza, abilezia, trebetasun eta jarrerak lor ditzaten. Horretarako baliatuko da lan esperientzia ziurtatzeko aukera hau.

Martxan jartzeak emango die hezkuntza-mundutik lan-mundura pasatzeko 3 hilabeteko esperientzia bat egiteko aukera 635 pertsonari. Beka lortzen duten pertsonek zeharkako gaitasunei buruzko formazioa jasoko dute.

Baldintzak

Programan parte hartzeko aukera izango dute:

  • 2023/2024 ikasturtean graduko ikasketen azken kurtsoan matrikulatuta daudenek.
  • 2023/2024 ikasturtean unibertsitateko gradu ofizial baten titulazioa lortu duten ikasleek.
  • 2024/2025 ikasturtean graduko ikasketen azken kurtsoan matrikulatuta daudenek.

Modalitatea eta bekaren kopurua

  • 3 hilabete jarraian praktikak enpresetan egitea 2024an. 
  • 2023/2024 ikasturtean graduko ikasketen azken kurtsoan matrikulatuta egonda beka lortzen dutenek praktikak amaituko dituzte 2024ko urria aurretik, hurrengo aldietakoren batean: apirila-maiatza-ekaina, maiatza-ekaina-uztaila, ekaina-uztaila-abuztua edo uztaila-abuztua-iraila.
  • 2024/25 ikasturtean Graduko ikasketen azken ikasturtean matrikulatuta egonda beka lortu dutenek, praktikak 2024ko urrian, azaroan eta abenduan egingo dituzte.
  • 2023/2024 ikasturtean unibertsitateko gradu ofizial baten titulazioa lortu ondoren bekaren onuradun direnek, praktikak egingo dituzte 2024ko ekaina-uztaila-abuztua edo urria-azaroa-abenduan zehar.
  • Programan parte hartzen duen ikasle bakoitzak 1.500 euroko laguntza poltsa jasoko du hiru hilabeteko aldia amaitu eta gero, eta kopuru horri dagokion atxikipen fiskala kenduko zaio.
  • Orduak guztira: asteroko jardunaldia gehienez 30 ordukoa izango da (gehienez 360 ordu 3 hilabetetan).
  • Bekaren onuradunek  zeharkako gaitasunen gaineko ikastaro osagarri bat egin beharko dute. Hau egitea ezinbestekoa izango da ordainketa jaso ahal izateko.
  • Beken onuradunek hitzarmena sinatuko dute eta irakasle tutore baten eta instruktore baten laguntza izango dute.
  • Unibertsitateak bekadunari dagokion kopurua   ordainduko dio praktika amaitzen duenean eta Gizarte Segurantzari kotizazio arloan dituen betebeharrak beteko ditu, laguntzaren erakunde ordaintzaile gisa.

Prozedura

Ikastegiei beken kupoa esleitzeko, informazioa zabaltzeko eta hautagaien aukeraketa eta esleipena egiteko prozedura

  • Ikastegi bakoitzari esleitzea beken kopurua 2023/2024 ikasturtean matrikulatutako Graduetako ikasle kopuruaren arabera.
  • Deialdi honi buruzko informazioa Praktikak eta Enplegua webgunean argitaratuko da. Ikastegi parte-hartzaileen zerrenda harremanetarako helbidearekin 2024ko otsailaren 28an argitaratuko da.
  • Ikastegi parte-hartzaileek  informazioa zabalduko dute  enpresen artean, praktika eskaintza praktiges aplikazioan sartu dezaten Enpresentzako Gida dokumentua jarraituz.
  • Ikastegiek hautagaien hautaketa egiteko irizpide objektiboak finkatuko dituzte (espediente akademikoa, kanpo praktiken arautegia betetzea, aurreko edizioan beka jaso ez dutenek lehentasuna izatea…).
  • Ikastegi parte-hartzaileek  informazioa zabalduko dute  beken hautagaien artean (graduko azken ikasturtean 2023/2024an matrikulatutako pertsonak, graduko azken ikasturtean 2024/2025 ikasturtean matrikulatutakoen aurreikuspena, eta 2023/2024 ikasturtean ikasketak amaitu dituztenen aurreikuspena). 
  • Ikastegi parte-hartzaileek beken onuradunak hautatuko dituzte eta hautatuak izan direla jakinaraziko diete.
  • Beken onuradunek enpresan praktikak eta ikastaro osagarria egiteko konpromisoa hartuko dute.
  • Ezgaitasunak dituzten hautagaientzat kupoaren %5a gorde da. Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako Arreta Zerbitzua arduratuko da hautagaiei informazioa zabaldu eta hautaketa egiteaz.  Erreserbatutako plaza horiek lortzeko interesatuta dauden ikasleek, ezgaitasun mailaren aitorpen agiria eta beren datuak Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Arreta Zerbitzura bidali behar dituzte ahal den azkarren (eta beti https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/home helbidean argitaratutako daten aurretik), hurrengo helbidera: discap@ehu.eus. Zerbitzu horrek hautatutako pertsonen berri dagokien Ikastegiei bidaliko die. Praktikaldiaren esleipena Ikastegiaren esku geratuko da.

Hitzarmenen kudeaketa, ikastaro osagarria eta praktiken garapena

  • 2023/2024 ikasturtean unibertsitateko gradu ofizialeko tituluren bat lortu ostean beka lortu dutenek GAURen  matrikulatu beharko dute, horretarako ezarritako prozedurari jarraituz.
  • Praktika-hitzarmena sinatzen duten graduko azken ikasturtean matrikulatutako ikasleek ez dute titulua eskatuko praktikaldia amaitu arte.
  • Beken onuradunek unibertsitateak antolatutako zeharkako gaitasunen ikastaro osagarria egingo dute.
  • Beken onuradunek Hezkuntza Lankidetzarako Hitzarmenak izapidetzeko ezarritako prozedura beteko dute. Zentroetan matrikulatutako ikasleen kasuan, hitzarmenak matrikulatuta dagoen ikastetxetik kudeatuko dira, eta ikasle tituludunen kasuan, hitzarmenak Kanpo Praktiken Beken Bulegoaren bidez  kudeatuko dira.
  • Beken onuradunek erakunde laguntzailean egingo dituzte praktikak, Hezkuntzako Lankidetza Hitzarmenean ezarritako egunetan, eta UPV/EHUko kanpoko praktika akademikoei buruzko araudia beteko dute.