Breadcrumb

Información Práctica - Secretaría: Tramites para el Alumnado - Adaptaciones antiguas titulaciones a Grados

Aurreko titulazioen egokitzapena Graduetara

Ingeniaritza Teknikoko titulazioak, Graduko titulazioetara egokitzeko moduluak

Irakaskuntza presentziala izango da  eta ikasturte osoan zehar emango dute.

Aurreinskripzioa

UPV/EHUtik kanpoko tituludunek honako hauek erantsi beharko dituzte formularioan:

  • Ziurtagiri akademikoa, batez besteko notarekin
  • Titulua
Aurreinskripzioen aurkezpen epea: 2024ko apirilaren 8tik 15eraFormularioa

Onarpena

Onartuen eta itxarote-zerrendak 

- Behin-behineko zerrendak webgunean argitaratzea: 2024ko apirilaren 30a
- Erreklamazioa : 2024ko maiatzaren 2 eta 3a
- Behin-betiko zerrenden argitalpena : 2024ko maiatzaren 10a

Informazioa eta kontaktua: bie.graduak@ehu.eus 

Lan esperientziarengatik baliozkotzea

Epea: 2024ko apirilaren 30etik maiatzaren 14ra. Formularioa

Onartuta izan zaren Adaptazio Moduluko balizko irakasgaien aitortzeko, lan esperientzia, lanbide-esperientzia edo formazio osagarria aitortu ahal izango duzu, Unibertsitate-heziketa zein Unibertsitate ez den beste heziketa formularioari ondoko dokumentazioa erantsiz:

  • Lan-bizitzaren agiria.
  • Titulazioarekin zerikusia duen lanbide-esperientziaren ziurtagiriak
  • Beste ikasketa unibertsitarioaren ziurtagiriak
  • Edukiera eta iraute-orduak adierazi beharko dituen heziketa ziurtagiriak
  • Emandako formakuntzaren ziurtagiria
  • Informazioa egiazkoa dela dioen zinpeko aitorpena

Matrikula

Baliozkotzen emaitzen berri posta elektronikoaren bidez, jakinaraziko diote ikasleari, non matrikula nola egin behar den ere argituko baita.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

Beste Unibertsitate batzuetatik datozen ikasleek:

  • Titulazio horretarako sarbidea ematen dion titulua (originala eta kopia)
  • Espediente akademikoa (originala eta kopia)

Ingeniaritza Teknikoen eta Diplomaturen Tituluak Graduen arabera egokitzean aitortutako irakasgaiak kalifikatzeko irizpideak

  • Ingeniaritza Teknikoa edo Diplomatura Gradura Egokitzeko Ikastaroko irakasgaiak, Graduko Memoria Egiaztatuan ezarritakoaren arabera:

Aitortutako irakasgaiak jatorrizko espedienteko batez besteko notarekin kalifikatuko dira.

  • Ikastetxeko Batzorde Akademikoaren erabakien arabera Ingeniaritza Teknikoan edo Diplomaturan egindako antzeko beste irakasgai batzuengatik aitortutako irakasgaiak:

Aitortutako irakasgaiak jatorrizko espedienteko batez besteko notarekin kalifikatuko dira.

  • Ingeniaritza Teknikoan edo Diplomaturan edo Lan Esperientzian egindako beste irakasgai batzuengatik aitortutako irakasgaiak:

Aitortutako irakasgaiek ez dute kalifikazio-notarik izango.

Oharra: Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiak ezartzen duenez, kalifikaziorik ez badago, 5eko puntuazioa emango zaio batez besteko nota haztatua kalkulatzeko.