Presentación

Dekanotzaren agurra

Ongi etorri Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen webgunera. Bertan zure prestakuntza prozesuan baliagarria izango zaizun informazioa topatu ahal izango duzu:  Unibertsitateko araudiekin lotutako alderdi orokorretatik abiatuta, izaera zehatzagoa erakusten duten alderdietara abiatuko gara, hala nola ikastegiko kudeaketa  organoekin, ordutegiekin, ebaluazio proben egutegiekin, eta abarrekin. Beraz, webgunea ondo informatuta egoteko zein gizarteari gure zereginaren berri emateko ezinbesteko tresna da.

Fakultatea Arabako Campusean kokatuta dago, eta bi eraikin ditu: Hezkuntzako Egoitza, campusean bertan kokatuta, Juan Ibáñez de Sto. Domingo 1ean, eta Kiroleko Atala, Lasarteko Atean, 71 zenbakian kokatuta. Fakultatean Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzietako Graduak eskaintzen dira. Hauez gain, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Masterra eta Ariketa Fisikoa eta bizi estilo osasuntsuak izeneko Unibertsitate espezializazioa ere  eskaintzen dira.


Fakultateak, une hauetan, 155 irakasle, gehienak doktoreak, administrazio eta zerbitzuetako 29 langile eta matrikulatutako 1570 ikasle ditu.


Prestakuntza jardueraz gain, ikerkuntza jarduera ere bada Fakultateko beste ardatz estrategikoetako bat; horien bidez hezkuntza eta kirol arloetako profesionalen prestakuntzan erreferentziazko ikastegia izan nahi dugu. Gizartearekin dugun konpromisoari erantzuna emateko, lanean dihardugu hobetze aldera. Horretarako, ezinbestekoa da Fakultateko partaide guztion partaidetza.

Gure proiektuaren partaide sentitzea nahi dugu, zuk zeuk ere Fakultatea egiten baituzu. Zure autonomia era progresiboan lantzeko beharretik abiatuta, prestakuntza prozesuan behar duzun laguntza eskaintzen saiatuko gara.

Dekanotzatik zure interesa estimatzen dugu: eskerrik asko eta ongi etorri!