<style> #DivCabecera { border-style: solid; height: 30px; line-height: 30px; border-bottom-width: 1px; border-top-width: 1px; border-right-width: 1px; border-left-width: 1px; background-color: #007eb5; color: #ffffff; border-radius: 10px; text-align: center; } </style> <p align="center"><div id="DivCabecera">INFORMAZIO AKADEMIKOA</div></p>
<style type="text/css"> #DivCabecera { border-style: solid; width: 100%; height: 30px; line-height: 30px; border-bottom-width: 1px; border-top-width: 1px; border-right-width: 1px; border-left-width: 1px; background-color: #007FB3; border-radius: 10px; } #DivPuntos { border-style: solid; border-color: #007fb3; height: 30px; line-height: 30px; border-bottom-width: 3px; border-right-width: 3px; border-left-width: 0px; border-top-width: 0px; width: 500px; float: right; } ul { list-style-type: none; } </style> <div> <p align="justify" id="DivPuntos" style="color:#007FB3"><b> GRADU AMAIERAKO LANA</b></p> </div>
Gradu Amaierako Lana Graduko azken mailako irakasgaia da, 12 ECTS kreditukoa. Ikasketa Planeko gainontzeko irakasgaietatik bestelakoa da; izan ere ikasleak berak egin beharko du, banaka, eta lan orijinala izango da. GRALa garatzeko, ikasleak zuzendari baten laguntza izango du.
Gradu Amaierako Lana, ikasgai guztiak gainditu ondoren defendatzen da. Hala ere, azken ikasturtean zehar prestatuko denez irailean aukeratu eta lanean hasteko aukera izaten da. Gradu Amaierako Lan bat aukeratzeko derrigorrean gaindituta eduki behar dira 168 kreditu, kasu horretan bakarrik landu ahal izango da Gradu Amaierako Lana zuzendariaren laguntzarekin, ikasturte osoan. Horretarako, ikasturte hasieran aukeratu ahal izango da gaia, GAUR kudeaketa-plataformaren bitartez. Graduko irakasgai guztiak gainditu ostean, eta lanaren zuzendariaren oniritziarekin, matrikula egin ahal izango da; eta lana defentsarako aurkeztu ahal izango da, Araudian eta dagokion Gidan adierazitako epean eta eran.
KUDEAKETA BULEGOA (GRADU AMAIERAKO LANA)
GRAL eta Practicum Dekanordetzak kudeatzen du.
- Telefonoa: 946014640
- E-maila: bhf.practicum.dekanordea@ehu.eus
Arloko teknikaria: EDURNE ESPILLA
- Telefonoa: 946014633
- E-maila: edurne.espilla@ehu.eus