UNIVERSIDAD-SOLIDARIA

Unibertsitate Solidarioa

Argi eta garbi dago unibertsitatea ezin dela gizartean gertatzen denetik kanpo geratu. Hori dela eta, UPV/EHU bere ingurunearekin konprometituta dagoen eragilea den aldetik, inklusioa eta konpromiso soziala bultzatzen ditu, unibertsitateko kideen artean elkartasuna eta lankidetza bezalako balioak sustatuz. Konpromiso hori boluntariotzaren arloko ekintzen eta irabazi asmorik gabeko erakundeekiko lankidetzaren bidez gauzatzen da, eta gure errealitatean positiboki eragin ez ezik, ikasleen prestakuntza integrala ere ahalbidetzen dute.