Ezinezkoaren itxaropenerantz

Argitaratua: "POSIBLE DENAREN SEGURTASUNETIK EZINEZKOAREN ITXAROPENERA"

Lehenengo argitaratze data: 2017/08/07

Dagoeneko argitaratu dugu gure hurrengo liburua, oraingoan euskaraz:
 

POSIBLE DENAREN SEGURTASUNETIK EZINEZKOAREN ITXAROPENERA
Jakintzak, trebetasunak eta sentipenak kolektiboki eraikitzen

Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina izan gara koordinatzaileak, eta Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU), UNILCO-espacio nómada eta Ilusionista Sozialen Kolektiboa dira argitaratzaileak.

Liburuaren azalaren egilea: J. Corrales [kreiva.es]

Liburua 2017ko irailaren 6tik aurrera egongo da salgai Euskal Herriko hainbat liburu-dendatan. Banaketaz VOLAPÜK EDICIONES arduratuko da edo zuzenean geurekin jarri harremanetan: ilusionistasozialak@gmail.com

Salneurria: 15 euro

Bertan jaso ditugu 22 urtetan zehar Andaluzian, Euskal Herrian, Mexikon... izan ditugun eztabaidak eta esperientziak. Uste dugu interesgarria eta berria dela eduki hau euskaraz izatea, kolektiboki eraikitzeko modu bat erakusteaz gain, gauza berriak elkarrekin egiteko aukerak zabaltzen dituelako. Liburua, halaber, gure pentsatzeak/sentitzeak/egiteak euskaraz esaten trebatzeko tresna bat izan da, mingaina askatzeko.

Hementxe duzue liburuaren hainbat atal, liburua zabaltzen hasteko: argitalpen datuak, aurkibidea, ataria, azala eta estaldura osoa:
https://drive.google.com/drive/folders/0B3tWRBcPCuVhaG40dU05S2t1SHM?usp=sharing