Jardunaldiak eta ekitaldiak (2023/2024)

Jardunaldiak eta ekitaldiak (2023/2024)

Irudia

Balance de los Acuerdos de Paz, Ley de Paz Total y Situación del Exilio

Eguna: 2024ko maiatzaren 15ean
Lekua: Bizkaia Aretoa

Mintegi honen helburua Kolonbiako azken bake-prozesuetatik ateratako aurrerapenak eta irakaspenak sakonki ezagutzea eta aztertzea da, 2016an sinatutako Azken Akordioaren ezarpena, 2022ko Bake Osoaren Legearen garapena eta Gobernuak hainbat erakunde armaturekin irekitako elkarrizketen egungo egoera ebaluatuz.

Adierazitako gaiei buruzko esparru akademiko eta soziopolitikoko hausnarketa-gune bat sustatu nahi da Euskal Autonomia Erkidegotik, EAEko gizarte-erakunde eta -entitateei eta erbestealdiagatik nahiz gizarte-migrazioagatik bizi diren kolonbiarrei irekia. Gainera, Kolonbiatik etorritako adituak gonbidatuko dira, ekitaldia beren ezagutzarekin aberasteko.

Irudia

“Las que sobrevivimos” dokumentala

Eguna: 2024ko martxoaren 7an
Lekua: Farmazia Fakultatea

Martxoaren 8a dela eta, 2024ko martxoaren 7an Farmamundik ekoitzitako “Las que sobrevivimos” Itxaso Díazen dokumentalaren emanaldia egingo dugu Farmazia Fakultateko Areto Nagusian arratsaldeko 18:00etan. Mezu honen bidez ekitaldi horretara gonbidatu nahi zaitugu, eta bide batez.

Iraganeko eta egungo gerra askoren errealitatea jasotzen duen dokumentala da. Bertan, Kongoko sei emakume, Kenyan eta Ugandan errefuxiatuak, Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazka belikoan jasan duten sexu-indarkeriak eragindako estigma fisiko eta emozionalak gainditzeko borroka ageri da.

Dokumentalaren emanaldiaren ondoren, solasaldia izango dugu Farmamundiko eta hainbat elkartetako ordezkariekin.

 

Irudia

Gizarte konpromisoa ikerketa akademikoko lanetan 

Eguna: 2024ko martxoaren zehar
Lekua: Basoko Etxea (Sarriko)

Gustatuko litzaizuke esperientzia batean parte hartzea, non TFG/TFMak aberasten lagunduko genukeen proposamen feministetatik, dekolonialetatik, herri-hezkuntzatik, ikerketa-ekintzatik, partaidetza-ekintzatik eta abarretatik abiatuta, eta, gainera, hainbat subjekturen arteko lankidetzarekin?

2024ko martxoan Sarrikoko Basoko Etxean izango den Hegoako hezkuntza taldeak bultzatutako ekimen batera gonbidatu nahi zaitugu. Ikerketa-jarduera gizarte-eraldaketarekin lotu nahi duen jarduera da, eta irakasleei zein ikasleei zuzenduta dago. 

Informazio gehiago behar baduzu eta/edo iruzkinen bat baduzu, idatzi edo deitu telefono honetara: 94 601 70 46 (Amaia) Hegoako hezkuntza-taldea.

Irudia

 

Boluntariotza Farmazia Fakultatean 

Eguna: 2023ko irailaren 27a
Ordua: 12:00 -14:00
Lekua: Ekitaldi Aretoa