inf_cursos_pdi_diversidad_17_18

IRAKASLEEI ZUZENDURIKO IKASTAROA: ANIZTASUNERAKO IKUSPEGI BERRIAK

 

Sarrera

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak "Aniztasunerako Ikuspegi Berriak" deituriko tailerra antolatu du hiru campusetan, presentziala izango dena eta  UPV/EHUko unibertsitateko irakasleei zuzendua dagoena.

Saio honen bidez, unibertsitate-geletan dauden egoeretara hurbilduko gara, hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik. Jarduera praktikoak egingo dira eta hainbat esperientzia partekatuko dira hezkuntza inklusiboaren esparruan.

Metodologia parte-hartzean, elkarlanean eta dinamikotasunean oinarrituko da. Norberaren hausnarketa eta esperientzia bera talde dinamika egiteko gune izango da.

Saio hau URTXINTXA ESKOLAk emango du.

Egutegia eta ordutegia

Ikastaroaren iraupena 3 ordukoa izango da saio bakar batean. Ordutegia 15: 00-18: 00 da eta lau saioak elebidunak eskainiko dira hiru campusetan.
Datak eta ordutegiak honako hauek dira:

  • Gasteiz: azaroak 6, astelehena. Ordutegia: 15: 00-18: 00
  • Donostia: azaroak 7, asteartea. Ordutegia: 15: 00-18: 00
  • Leioa: azaroak 8, asteazkena. Ordutegia: 15: 00-18: 00
  • Bilbo: azaroak 9, osteguna. Ordutegia: 15: 00-18: 00
     

Plaza mugatuak

Plaza kopurua mugatua da eta parte-hartzaileen hautaketa izen-ematearen ordenaren arabera egingo da, plaza guztiak bete arte, 25 plaza saio bakoitzeko.
 

Izena emateko formularioa

Izena emateko epea urriaren 19tik 23 bitartean izango da. Web atariaren bidez egiten da.
 

Izena emateko inprimakietarako estekak:


Onartutako pertsonen zerrenda


Onartutako pertsonen zerrenda urriaren 24an argitaratuko da web atarian. Onartutako pertsona guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute saioari buruzko jarraibideekin.