Breadcrumb

SAREPRINT-Como-imprimo

Nola inprimatzen dut koloretan/A3an/alde batetik?

Aukera hauek daude SarePrint sistema bidez inprimatzeko puntu hurbil bat dagoen informatika geletako edo bibliotekako ekipoetan bakarrik.

Beste ekipo batetik erabiltzen baduzu, web bidez edo posta elektronikoz izango da. Formatua A4 bakarrik izan daiteke, zuria eta beltza, eta bi aldeetatik. Kontuan hartu irudi fitxategiak bakarrik onartzen dituela (jpg, tiff, gif…) edo pdf. 

Bestelako tamaina, kolore eta abarretarako, erreprografia zerbitzu profesional batera jo. (Leioan, esaterako, Zerbitzu Editoriala duzu, biblioteka erakineko sarrera ondokoa).

Hau da egin behar duzuna kolorean/A3an/alde batetik inprimatzeko:

1.-“SarePrint” inprimagailua hautatu inprimatu behar duzun dokumentutik, konfiguratu aukerak beste inprimagailu batekin egingo zenukeen bezala, eta “inprimatu” sakatu.

Konfigurazio-aukerak

Ez ahaztu, lehenik, zure inprimatze lanaren aurrebista berrikusi behar duzula (batez ere orrialde asko badira). Izan ere, lana bidalitakoan, ez duzu aldatzeko aukerarik izango eta bistaratu duzuna izango da inprimatuko dena. Formatua zuk nahi duzuna ez bada, deuseztatu, aldaketak egin eta berriro bidali.

2.- Oraintxe bidal dezakezu lana, bai SarePrint plataformatik, “Inprimatzera bidali gabeko lanak” hegaletik, edo inprimagailuaren paneletik. Gogoratu une horretantxe egingo dela zenbatekoaren kargua eta aterako dela inprimagailutik. Hortaz, egizu inprimatzeko puntutik gertu zaudenean, zure lana ez galtzeko.

Inprimatzera bidali gabeko lanak

3.- Saiatu lanak banan-banan bidaltzen. Batzuetan, lan asko aldi berean bidaltzen ditugunean, arazoak sortzen dira eta.

Oharra: 72 ordu dituzu lana liberatu ezean, ezabatu egingo da inprimatzera bidali gabeko lanetatik.