II-Encuentro-GAZTENPATIA

Kulturarteko II. Gaztenpatia topaketa

Gaztenpatia proiektua Euskal Fondoak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sortu zuten, unibertsitateko ikasleek Euskal Fondoak El Salvadorren, Nikaraguan eta Guatemalan dituen erakunde eta elkarte bazkideek lantzen dituzten proiektuetan egin ditzaten praktikak, curriculumekoak nahiz curriculumaz kanpokoak, eta gradu amaierako lanak.

Gaztenpatiak arreta berezia jartzen die gazteriarekin eta komunikazioarekin lotutako elementuei. 2016/2017 ikasturtean II. edizioa jarri du martxan, eta Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Soziologiako, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako, Arkitekturako, Psikologiako, Gizarte Langintzako, Antropologiako, Giza Nutrizio eta Dietetikako eta Ingeniaritzako ikasleek Erdialdeko Amerikako hiru herrialde horietako batean egin dituzte praktikak edo gradu amaierako lanak (GRAL).

2017ko azaroaren 27tik abenduaren 1era, askotariko truke, prestakuntza eta eztabaida jarduerak egingo dira Gaztenpatia proiektuan esku hartzen duten Erdialdeko Amerikako erakunde eta elkarteen eta UPV/EHUko unibertsitate komunitatearen artean. UPV/EHUk eta Euskal Fondoak antolatu dituzte jarduera guztiak, Arabako Foru Aldundiak koordinatuta eta diruz lagunduta.

Topaketan, Gaztenpatia proiektuan parte hartzen duten Erdialdeko Amerikako erakunde eta elkarteen 3 ordezkari izango dira:

  • CARLOS CÓRDOVA GARZA, Chahal-eko udal alkatea, Alta Verapazeko Departamentua, Guatemala.
  • INOCENTA MACZ CAAL, INDICE fundazioaren eta GAZTENPATIA programaren koordinatzailea Alta Verapazen, Guatemalan.
  • LEOPOLDO BELLO MENDOZA, Tipitapako Udal Alkatetzako idazkaria, Managuako Departamentua, Nikaragua.

TOPAKETAREN HELBURUAK

  • Gaztenpatia proiektuaren berri ematea UPV/EHUko unibertsitate komunitateari.
  • 2016/17an Gaztenpatian parte hartu duten ikasleen esperientziak ezagutaraztea.
  • Gaztenpatiako kide diren erakunde eta elkarteek Erdialdeko Amerikan lantzen dituzten proiektuei buruzko informazio gehiago ematea.
  • 2017/18ko Gaztenpatia proiektuen helburuak eta ezaugarriak definitzea.
  • Gaztenpatian parte hartzen duten Erdialdeko Amerikako beste aldeei eta UPV/EHUko ikastegiei eskerrak ematea proiektuan esku hartzeagatik.

EGITARAUA

Azaroak 27, ASTELEHENA:  II. Gaztenpatia Topaketa

Jarduera hau UPV/EHUko unibertsitate komunitatearentzat izango da; bereziki, garapenerako lankidetza proiektuak egiten dituzten irakasleentzat, lankidetza praktiketako edo GRALeko ikasleen tutore direnentzat edota izan nahi dutenentzat.

Lekua: Farmazia Fakultatea (Arabako Campusa). Gradu aretoa.

  • 10:00-Erakundeen ongietorria
  • 10:00-10:30 Gaztenpatia proiektuaren aurkezpena, Euskal Fondoaren eskutik.
  • 10:30-12:00 Erdialdeko Amerikako erakunde gonbidatuen aurkezpenak: zer proiektu lantzen dituzten eta gazteak euren herrialdean zein egoeratan bizi diren.
  • 12:00 ATSEDENALDIA
  • 12:30-14:30 Esperientzien, lanen eta produktuen aurkezpena. Gaztenpatia proiektuetako ikasleen aurkezpenak (15 min bakoitzak).
    • “Mujer y salvadoreña”, Andrea Bosch eta Pello Maudo (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)
    •  “San Carlos”, Oier Ochoa de Aspuru (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)       
    •  “Educación nutricional en Alta Verapaz”, Laura Pardo (Farmazia Fakultatea)     
    •  “Gaztenpatia: Aprendizaje recíproco en Guatemala”, Ane Gutiérrez (Hezkuntza eta Kirol Fakultatea)
  • 14:30 Amaiera

Azaroak 28, ASTEARTEA: Gaztekirola (Hezkuntza eta Kirol Fakultatea)

Lekua: Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Ataleko ekitaldi aretoa (Arabako Campusa).

  • 10:30-12:00 Gaztenpatia Kirolak proiektuen aurkezpena.
    • “Retos de ocio y recreación en Centroamérica, Guatemala”, Ane Gutiérrez
    • Mahai ingurua: Erdialdeko Amerikako gazteen aisialdiarekin lotutako erronkak.
  • 12:00 Bisita Hezkuntza eta Kirol Fakultatera (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Atala)
  • 14:30 Amaiera

Abenduak 1, OSTIRALA: Bizkaiko Unibertsitate Campusa

Lekua: Leioako Liburutegi Nagusiko eraikina. Batzar aretoa (1. solairua).

  • 10:00 -11:00 Gaztenpatiaren aurkezpena Bizkaiko Campusean