Jarraitu! eurosotl

Gu jarraitu!

EuroSoTL

Ongi etorri

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak ongi etorria ematen dizu EuroSoTL-en hirugarren ediziora. EuroSoTL Scholarship of Teaching and Learning-en Europako Biltzarra da, irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren ikuspegi akademikoarena. 2019ko ekainaren 13an eta 14an izango da. Biltzarra International Society for Scholarship of Teaching and Learning –ISSOTL- elkartearekin eta RED-U Unibertsitateko Irakaskuntzako Estatuko Sarearekin lankidetzan antolatu da.

Biltzarra Euskadin izango da. Euskadi, Europako hizkuntzarik zaharrena hitz egitea altxor duen herrialde txikia, kultura identitate berezikoa. Bizkaia Aretoan batu gara, hiriaren erdigunean. Eraikinak hainbat areto eta espazio ditu parte hartzaileek inguruneaz gozatzeko, Goi mailako Hezkuntzan irakaskuntzari eta ikaskuntzari buruzko gai berriak eztabaidatzeko eta nazioarteko esperientziak trukatzeko.

Aurretik Cork-en (Irlanda, 2015) eta Lund-en (Suedia, 2017) egin izan da. Biltzar berri honen bidez, leihoa ireki nahi da, Irakaskuntzaren eta Ikaskuntzaren Ikuspegi Akademikoa (SoTL) Espainiako estatuan eta Latinoamerikan ezagun izaten hasteko eta goi mailako hezkuntzaren hezkuntza berrikuntzan lan egiten duten zientzia elkarteek lotura eta topaketa berria aurkitzeko.

Bilbon gaituzue zain, EuroSoTL19n!

EuroSoTL

RED-U

UPV/EHU

LITE ICWR

ehu-aurkezpen-bideoa