Juana Mª Sancho

Juana Mª Sancho Gil

Bartzelonako Unibertsitatea

Irudia

Juana M. Sancho Gil Bartzelonako Unibertsitateko Didaktika eta Hezkuntza Antolakuntza Saileko katedraduna da. 80. hamarkadaren hasieran Educación en Áreas Urbanas (Instituto de Educación de la Universidad de Londres) masterrean proiektu aintzindari eta pedagogikoki oso imaginatiboa zen bat ezagutzeko aukera izan zuen gazteak (gaur egun Ni-Ni izenekoak) eta ordenagailuen erabilpenarekin erlazionatuta.  Seymour Papertek sustatutako LOGO hizkuntzaren hezkuntza proposamenera hurbilpen bat egin zuen eta ondoren, 1993an, MITan berarekin lan egiteko aukera izan zuen. Espainian garatu zen lehen hezkuntza informatika programan parte hartu zuen (Centro de Recursos de Informática Educativa y Profesional, ondoren PIE -Programa de Informática Educativa- izenekoa). Momentu honetan teknologiaren filosofia kritikorako interesa haunditu egin zuen. 1985. urtean, Bartzelonako Unibertsitatean, Introducción de la Informática en el Currículo hautazko irakasgaia ematen hasi zen, Pedagogiako Lizentziatura batean lehen aldiz eskaini zelarik. Aldi berean Tecnología de la Información en la Educación graduondokoa sortu eta koordinatu zuen hiru urtez. Tecnología de la Información en la Educación: una visión crítica europear kongresuetako sustatzaile eta koordinatzailea izan da 1992, 2002 eta 2012 urteetan. IFIP Working Group 9.2 taldeko kidea da, gizarte eta informatika arduraz zentratzen den, eta 9.2.2 azpitaldekoa, Etika eta informatikari buruzkoa.

Momentu honetan finkatutako  -ESBRINA- Subjetividades, visualidades y Entornos Educativos Contemporáneos (2014SGR 0632) ikerketa taldea,  eta REUNI + D - Red Universitaria de Investigación e Innovación Educativa. Cambios sociales y retos para la educación (MINECO. EDU2015-68718-REDT) sarea koordinatzen ditu. Bartzelonako Unibertsitateko INDAGA'T - Grupo de innovación docente para favorecer la indagación (GIDCUB-13/087) taldeko kidea. Hiru testuinguru hauetan teoria eta praktika eta ikerketa eta ekintzaren arteko zubiak bultzatzen ditu. Aldi beren geroz eta digitalagoa den mundu honetan hezkuntzaren zentzuari buruzko ikuspegi eta diskurtsoen berpentsatzean laguntzen du.

Posta: jmsancho@ub.edu