Maialen Garmendia

Maialen Garmendia Larrañaga

Euskal Herriko Unibertsitatea

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Saileko irakasle titularra da. Gaur egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean egiten du lan. Gizarte ikerketarekin erlazionatutako irakasgaiak ematen ditu gradu eta graduondoko titulazioetan, eta Hezkuntzaren Soziologia irakasgaia ematen du Haur Hezkuntzako Graduan. Bere ikerketa ildoak komunikaziorako teknologiek ohiko bizitzan duten eraginari buruz garatu ditu. 2006. urtetik Europako ikerketa sarea den EU Kids Online-eko estatu espainiarreko taldeko kidea da. Espainiako Net Children Go Mobile (adin txikikoak eta Internet mugikorra) proiektuko taldea zuzendu du 2013 eta 2015 urteen artean.

Bi ikerketa seiurteko ditu. Erakunde desberdinek finantzatutako (Europa Biltzarra, MINECO, UPV/EHU) 10 proiektu baino gehiagotan parte hartu du eta baita enpresa edo/eta erakunde publiko anitzekin kontratuak izan ditu (Emakunde eta Bilbo eta Gasteizko Udalak besteak beste).

Dozena bat baino gehiago artikulu argitaratu ditu eta beste hainbeste liburu kapitulu. 30 bat kongresutan parte hartu du eta 20 bat jardunaldi zientifikoetan.

Posta: maialen.garmendia@ehu.eus