Breadcrumb

Kimika laborategiak

Kimika laborategiak

Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Sailak laborategi espezializatuak ditu, eta Industria Kimikaren Ingeniaritzako Graduan emandako eduki teorikoei hertsiki lotutako praktikak egiten dituzte laborategi horietan, bai eta ikerketa proiektuak ere.

Instalazioek honako hauek dituzte: erauzte kanpaiak, bainu termostatikoak, sonikazio ekipoak, labeak, balantzak, muflak, lehorgailuak, irabiagailu mekanikoak eta magnetikoak, vortexa, plaka bero-emaileak, lurrungailu birakariak, pH-metroak eta konduktimetroak, etab.

Antolatu, ordenatu eta garbitzeko 5Sen metodoa ezarrita dago Oinarri Kimikoetarako, Ingeniaritza Kimikorako eta Prozesu Kimikoen Kontrolerako laborategietan.

Sailak honako laborategi hauek ditu:

Eduki publikatzailea

Oinarri Kimikoetarako Laborategia

Oinarri Kimikoetarako Laborategian, Ingeniaritzaren Oinarri Kimikoak irakasgaiaren praktikak egiten dira. Industria Ingeniaritzako Graduen lehen mailan eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Ingeniaritza Mekanikoko Gradu bikoitzean ematen dute irakasgai hori. Praktika horietan, gaia ikasi bitartean eskuratutako ezagutza teoriko eta praktikoak aplikatzen dira. Era horretan, oinarrizko kimikako laborategi baten ohiko eragiketak egiten ikasteaz gain (iragazpena, lehorketa, errekuntza, etab.), bestelako praktikak ere egiten dituzte ikasleek (kalorimetria, erreakzio kimiko baten estekiometria zehaztea, disolbagarritasunaren kalkulua, neutralizazio-bolumetriak eta redox erreakzioak), bai eta industria prozesu jasangarriak ere, hala nola biodiesela ekoiztea edo polimero biodegradagarria sintetizatzea.

Era berean, laborategi horretan bestelako prestakuntza jarduerak ere egiten dituzte: Zientzia Astea, Batxilergoko ikasleentzako jardunaldi praktikoak edo udako campus teknologikoak (AGORA TeknoCamp, adibidez).

Laborategia honako hauez hornituta dago: erauzte kanpaiak, bainu termostatikoak, sonikazio ekipoak, labeak, balantzak, muflak, lehorgailuak, irabiagailu mekaniko eta magnetikoak, plaka bero-emaileak, pH-metroak eta konduktimetroak, fusio puntua neurtzeko tresnak, etab.

Irudia