Sare sozialak

PRAKTIKETARAKO BEKEN ETA MUGIKORTASUN PROGRAMEN DEIALDIAK

i³ GAZtE BEKAK

Bestelako laguntza

Aurkezteko epea itxita (Eskabideak egiteko amaierako data: 2024/03/01)

GRAL edo MALak elkarlanean egiten ari diren ikasleentzako beka Programa

Progama honek jarraipen ematen dio IKD GAZtE programari, IKD (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) hezkuntza eredua sustatzen duena, bai eta irakaskuntza berrikuntzako esparru berrian Garapen Jasangarrirako Helburuak oinarri hartuta, elkarlanean egindako Gradu Amaierako Lanak (GRALa) edota Master Amaierako Lanak (MALa) bultzatu nahi dira.
Hori guztia, UPV/EHUko ikasleen jarrera ekintzailea sustatuz, gizartearen eta unibertsitatearen arteko topagunea sortuz eta zeharkako gaitasunak garatuz.
Programak 25 beka izango ditu, eta UPV/EHUko 3 Campusetako ikasleen artean esleituko dira, kanpoko erakundeekin lankidetzan egiten ari diren eta 2023/24 ikasturtean defendatuko diren GRALak eta MALak prestatzeko eta garatzeko.