Kredituak aitortzeko ZIURTAGIRIA ESKATU elkartasun eta lankidetza jarduerengatik
UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak kudeatu edo babestutako boluntariotza- edo lankidetza-jardueretan parte hartzeagatik kreditu 1 emango da 30 orduko. Gehienez ere ikasketa-planeko 6 kreditu eskatu ahal izango dituzte horien truke.
Beheko galde sorta betetakoan posta elektronikoz bidaliko dizugu ziurtagiria. Ziurtagiri hori zure ikastegiko idazkaritzan entregatu beharko duzu ezarritako epeetan.
2024an eskaerak aurkezteko epeak
- Urtarrilaren 15tik 26ra
- Ekainaren 3tik 14ra
- Irailaren 16tik 27ra
Oharra: Eskaerari hurrengo bi eranskinak erantsi behar dizkiozu: (boluntariotza erakundeak emandako ziurtagiria eta ikasleak sinatutako ziurtagiria). Gainera, Boluntariotzaren oinarrizko prestakuntzaren ziurtagiri bat erantsi behar da, gutxieneko iraupena 5 ordutakoa izanik. I eta II ERANSKINAK (docx ,267.26 Kb)
*UPV/EHUk jatorrizko agiria eskatzeko eskubidea erreserbatzen du beretzat agiriak erkatze aldera
*UPV/EHUk jatorrizko agiria eskatzeko eskubidea erreserbatzen du beretzat agiriak erkatze aldera