Laborategiko praktika seguruak eta iraunkorrak

Laborategiko praktika seguruak eta iraunkorrak

Irudia

Laborategiko lanak baditu berezko hainbat ezaugarri, irakaskuntzako beste arlo edota modalitate batzuetan egiten den lanetik bereizten dutena. Zenbait iturburu izan daitezke arriskuen sortzaileak, hala nola instalazioak, erabiltzen diren produktuak, egindako operazioak eta sortzen diren hondakinak, gune horietan lanak egiten dituzten pertsonen prestakuntza eta kontzientziazio maila. Bestalde, laborategiko diseinua eta antolaketa oso lotuta daude pertsonen segurtasun eta osasunarekin. Horrenbestez, ezinbestekoa da laborategiko praktikak irakasten dituzten irakasleak prestatzea praktikak diseinatzean eta garatzean kontuan hartu beharreko prebentziozko jarraibide eta neurrien gainean, praktika horiek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten ingurumenean eta pertsonen osasunean.

Mintegi honen helburu nagusia da laborategiko praktikak irakasten dituzten irakasleei gutxieneko ezagutza maila bat ematea laborategiko praktika onez, gune horietako arriskuen prebentzioaz eta hondakin arriskutsuen kudeaketaz, betiere hondakin horien zenbatekoa eta arriskua minimizatu beharra dagoela azpimarratuta. Horretarako, lanean modu seguruan aritzeko jarraibideak eskainiko dira, laborategian dauden arriskuak ezagutarazi, larrialdi eta istripu kasuan jarduteko neurriak deskribatu eta oinarrizko nozioak azalduko dira  hondakin arriskutsuen kudeaketaz eta horiek murrizteko teknikez.    

Mintegi hau Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzutik eman da Prebentzioko Zerbitzuarekin eta Iraunkortasuneko Zuzendaritzarekin elkarlanean.