Ikasleentzako asegurua

seguro escolar - transferentzia

Eskola Asegurua

Euskal Autonomia Erkidegoari transferentzia

2020ko uztailaren 14tik Euskal Autonomia Erkidegoari (Hezkuntza Sailari) eskualdatu zaio eskola aseguruaren osasun prestazioen kudeaketa (89/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2020ko ekainaren 25eko Akordioa onartzen duena).

Estatuko Administrazioak beretzat gorde du matrikula gauzatzean ikasleek eskola aseguruari egiten dioten ekarpenaren diru bilketa, ikastetxeek Diruzaintza Nagusiaren Probintzia Zuzendaritzetan sartzen jarraitu behar baitute.