Aplikazio habiaratuak

T_ikerkuntza taldeak

T_tesiak

T_Dibulgazioa

I_ikertu

Gipuzkoako Ingeniaritza eskolak ikerkuntza, jakintza sorrera eta enpreseetarako transferentzia ditu, besteak beste, helburu estrategiko.

 

Baldin eta enpresa bat bazara, I+G arloan lankidetzarako interesa baduzu, enpresa eta unibertsitatearen arteko lan ildoak bitarikoak dira:

I+Grako lankidetza

  • I+G proiektu bat batera eskatuz, Europa, nazio zein toki mailan dei egindako deialdietan. Honetara, finantzaketaren atal bat diru publikoa izango da.
  • Unibertsitatearekin kontratu bat egin, ikertaldeek lan zehatz bat egin dezaten enpresarako.

 

Probak egin, ikastegiaren ekipamenduarekin

Eskolak goi teknologiako ekipoak eta instrumental modernoa dauzka, enpresen eskura ere badirenak. Enpresek egin ahal baitute beharrezko dituzten azterketa zehatzak burutzeko eskaria, horretarako ekipoak erosi beharrik izan gabe.