Breadcrumb

Edukia

Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate-Enpresa gelako ikasleek, parte hartu dute ECCAn (Congreso Nacional de Economía Circular)

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/15

Irudia

Iñaki Telleriak eta Ander Larruskainek, Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate-Enpresa gelako ikasleek, parte hartu dute ECCA Congreso Nacional de Economía Circular (urriak 5-7). Iñakik, master amaierako lanaren laburpena aurkeztu zuen (Ekonomia Zirkularreko Masterra: UPV/EHU Enpresari Aplikatzea) “Kartoizko eta plastikozko bilgarrien ingurumen-inpaktuaren konparazioa BZAren bidez”, non material birjinek eta birziklatuek packaging-aren esparruan duten eragina aztertzen den. Anderren kasuan, lanak "Arrantza-aparailuetan ohikoak diren materialen analisia. Material biodegradagarrien ingurumena eta energiaren inpaktu ebaluazioa” zuen izenburu eta gradu amaierako lanaren laburpena izan zen (Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua, EIG-Eibar, UPV/EHU). Bertan, bi material biodegradagarri aztertu dira, arrantza-arteetan aplikatzeko, eta duten ingurumen- eta energia-inpaktua ebaluatu dira.