Edukia

GMT Zientzia Astean

Irudia

2022ko azaroaren 10etik 12ra Tabakaleran (Donostia) UPV/EHUk Zientziaren Astea dela-eta antolatu dituen standak eta jarduerak bisitatu daitezke. GMT ikerketa-taldeak Plastikoak eta Ekonomia Zirkularra izeneko stand batean parte hartzen du, eta, bertan, taldeko hainbat kidek birziklatzearen arloan egindako ikerketen emaitzetako batzuk aurkezten ditu. Stand hau Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Unibertsitate-Ekonomia Zirkularreko Enpresa Gelaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu da. Aurkezten diren emaitzetako batzuk itsas hondakinak (arrantza-sareak, PET botilak, HDPE poteak), industria-hondakinak (surf-taulak fabrikatzeko industriatik eratorritako poliuretano-hautsa) eta lehen sektoreko hondakinak (ardi latxaren artilea, krotalak) eraldatzeko eta kimikoki birziklatzeko prozesuak garatzera bideratuta daude.