ESN

Erasmus Student Network Ikasleen Elkartea

ESN

​​​​​​​Erasmus Student Network Bilbao Europako ikasleen asoziaziorik handienaren parte da eta 42 herrialdetan 530 sekzio baino gehiago ditu. Ikasle boluntarioak dira eta “Students Helping Students” esaldia oinarritzan izanda, ikasle internazionalak beraien herri berrian integratzea eta egonaldi honetaz ahalik eta gehien disfrutatzea da beraien helburua.

ESNk astero hamaika jarduera ludiko eta kultural aurrera eramaten ditu, baita bidaiak eta txangoak ere.  Hemengo ikasleak ikasle internazionalekin kontaktuan jartzen ditu eta mobilitatea, kulturartekotasuna ulertzeko eta jarrera irekia eta errespetua erabiliz bizimodu berriez ikasteko bide gisa erabiltzen du.

ESN Bilbaok, Bilbon eta Donostian eramaten ditu aurrera bere ekintzak. Egiten dituzten jarduera eta mugimendu guztien berri izateko jarrai itzazu Bilbo eta Donostiako Facebookeko orrietan etra Instagramen.  Taldera ere batu zaitezke, hiriko beste ikasle batzuekin kontaktuan jarri ezagutzeko, aholkuak eskatu, pisua bilatu, adibidez. Zure buddien modura lagunduko dituzte.

ESNcard

ESNko bazkideen identifikazio txartela.  Txartel horrekin ESNko jarduera guztietarako lehentasunezko sarbidea izango duzu eta bidaietarako beharrezkoa da.  Gainera, txartel honekin hamaika deskontu esklusibo izango dituzu Euskal Herrian, Espainan eta Europa osoan! Zure jatorrizko herrialdean edo zure bidaietan ere erabil ditzakezu.

 

Erasmus Student Network - QR