HEFA Fakultateko GRADUAK

OIHENART Aforismoen IX Lehiaketa

Oihenart Aforismoen IX Lehiaketa (2019ko urriaren 25arte)

Irudia

 

OIHENART AFORISMOEN IX. LEHIAKETA

SARIAK 2019
2019ko Oihenart lehiaketan sarituak hauek izan dira:    

  • 3. Saria eta 200€: bere idazkeraren freskotasunagatik eta aukeratu dituen gaien aniztasuna eta gaurkotasunagatik CRISTINA PÉREZ RECALDE andrearentzat
  • 2. Saria eta 300€: bere aforismoetan zuzentasuna, orijinaltasuna eta hitz jolas inteligenteak azaltzeagatik, JUAN RAMÓN ALBERDI IBARMIA jaunarentzat,
  • 1. Saria eta 500€: bere idazkera sintetiko eta bikainaz, mundu ikuskera propioa adierazteagatik IÑIGO LEGORBURU ARREGI jaunarentzat 

 

2019ko Oinarriak

EHUko Gipuzkoako Campusaren eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz,
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak iragarri nahi du "Oihenart" izeneko
aforismoen bederantzigarrengo lehiaketa honako arauen arabera:

  1. Genero gisa, aforismoa zentzu zabalean ulertuko da (pentsamenduak, mikroipuinak, poemak), eta edozein aforismo kopuru onartuko da, euskaraz idatzitako testu laburrak, originalak eta paperean argitaratu gabeak baldin badira
  2. Hiru sari emango dira. Lehen sariak 500 euro eskuratuko ditu; bigarren sariak, 300 euro; eta hirugarren sariak 200 euro eskuratuko ditu. Epaimahaiak lehen saria ex aequo ematea erabakiko balu, bi irabazleek 400na euro jasoko lukete
  3. Parte hartzeko bi modu daude:

    (1) Posta elektronikoaren bidez, aforismo bilduma PDF formatuan bidali behar da oihenart.aforismoa@gmail.com helbidera.
    (2) Posta arruntaren bidez, aforismo bilduma bakoitza paperezko hiru aletan bidali behar da. Ale bakoitza goitizen batez sinatu behar da. Egilea identifikatzeko aukerarik ez da eman behar. Kartazal itxi baten barruan (edo beste PDF dokumentuan, posta elektronikoaz egiten bada) egilearen datuak jarri behar dira, helbide elektroniko bat barne, goitizena kartazalean bertan idatziz.

  4. Posta elektronikoaren bidez aurkeztutako aforismoak bilduko dira 2019ko azaroaren 2an, eta epai- mahaikideei anonimo bidaliko zaizkie, egilea identifikatzeko aukerarik gabe. Bildumak posta arruntaz    igortzeko azken eguna 2019ko urriaren 25a izango da, honako helbide honetara:                                                                                                                                                                   Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko DEKANOTZA                                                                                     (OIHENART AFORISMOEN IX. LEHIAKETA) Euskal Herriko Unibertsitatea                                                                                                                              Tolosa Hiribidea, 70 - 20018 Donostia

  5. Epai-mahaia hiru pertsonek osatuko dute: Filosofia/Antropologiako irakasle edo ikasle batek, Hezkuntzako beste irakasle edo ikasle batek, eta idazle batek, Gipuzkoako campuseko Erretoreordetzak proposatutakoa. Idazkari lanetan arituko den Lan-batzordekideak ez du botorik izango.

  6. Ebazpena 2019ko abenduan argitaratuko da, Fakultateko webgunean eta Fakultateko festa ospatzeko ekitaldian. Ondoren sariak eta liburuaren aleak banatuko dira.

  7. Epai-mahaikideek eta idazkariak ez dute bilduma aurkezterik izango.

  8. Irabazleenak ez diren bildumen plikak ez dira irekiko.

  9. Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzea dakar berekin.

 

ANTOLATZAILEAK: UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea.
Lan-batzordekideak: Antonio Casado da Rocha eta Lore Erriondo.
LAGUNTZAILEAK:

Irudia