HEFA Fakultateko GRADUAK

simultanear estudios

Ikasketa desberdinak aldi berean egitea

ESKARIA EGITEKO EPEAK: 

  • 2023ko ekainaren 19tik 30era (Lehenengo mailatik gora). Fakultatean. Idazkaritzan. Instancia genérica: Eskaera orokorra HEFA (pdf, 49kb)
  • 2023ko irailaren 1etik 6ra. (Lehenengo maila) Ignacio Mª Barriola zentroa. UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa. Elhuyar plaza, 1 - 20018 Donostia

II. kapitulua .Ikasketa desberdinak aldi berean egitea

17. artikulua.

  1. Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko eskariak onartuko dira baldin eta ikasleek gaindituta badaukate hasita daukaten titulazioko lehenengo maila osoa edo 60 kreditu eta baldin eta, matrikula epeak behin amaitutakoan, bigarren titulazioan plazarik geratzen bada. Plazatan baino eskari gehiago badago, hasitako ikasketetako kalifikazioen arabera ordenatuko dira.
  2. Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko, ikasleak hasita dauzkan unibertsitateko ikasketen ziurtagiri akademikoa eta unibertsitatera sartzeko probako txartela aurkeztu beharko ditu (UPV/EHUko ikasleek ez dute dokumentazio hori aurkeztu behar izango) eskariarekin batera. Eskariak 2023ko irailaren 1etik 6ra bitartean aurkeztu behar dira, biak barne, campusetako errektoreordetzetan edo Sarbide Bulegoan.
  3.  Lehenengo mailatik gorako mailetarako, ikasketak aldi berean egiteko eskaria ikasketak egin nahi diren ikastegiko idazkaritzan aurkeztu behar da, 2023ko ekainaren 19tik 30era  . Eskariok ikastegiko dekano edo zuzendariak ebatziko ditu, errektoreak eskumenak eskuordetuta.
  4. UPV/EHUko graduko ikasle bakoitzak espediente akademiko bakarra izango du irekita unibertsitatean. Salbuespen izango dira artikulu honetan zehaztutakoaren arabera ikasketa desberdinak aldi berean egiten ari diren ikasleak.