Formación-Master

Erabiltzaileen prestakuntza. Graduondoko eta masterreko ikasleak

Graduondoko eta masterren behar zehatzak kontuan hartuz, Unibertsitateko Bibliotekak zenbait ikastaro antolatzen ditu, honako gai hauetaz:

Datu baseak eta baliabide elektroniko espezializatuak

Irudia

Horren asmoa, Unibertsitateko Bibliotekak harpidetzen dituen informazio baliabide elektroniko nagusiak baita espezialitatu eta diziplina anitzeko datu baseak ere aurkeztea da. Orokorrean, saioak hainbat jakintza arloak eta erabiltzaileen behar zehatzak kontuan hartuz antolatzen dira. Izan daitezke orokorrak edo monografikoak.

Programa:

  • Bibliografi bilaketa: estrategia eta eragileak
  • Biblioteka digitala: baliabide elektronikoko plataforma nagusiak
  • Disziplina anitzeko datu baseak: Web of Science, Scopus eta Proquest
  • Datu base espezializatuak jakintza arlo bakoitzerako

Erreferentzia bibliografikoen gestioa Refworks programaren bidez

Refworks programak, erreferentzia bibliografikoen datu baseak sortu eta kudeatu, bibliografiak egin eta estilo anitzeko aipamen bibliografikoak testu-dokumentuetan automatikoki sartzea ahalbidetzen du.

Programa:

  • Zer da Refworks?
  • Refworks-era sarbidea: kontuaren sortzea
  • Erreferentzia bibliografikoen datu base baten sortzea
    • Karpetak sortu eta antolatu
    • Erreferentziak eskuz sortu
    • Erreferentziak automatikoki inportatu  beste baliabide batzuetatik (datu baseak, aldizkari elektronikoak, biblioteken katalogoak eta abar)
    • Erreferentziak antolatu
    • Erreferentziak partekatu
  • Bibliografiak egin
  • Aipamen bibliografikoak automatikoki sartu dokumentu batean