DISPONIBILIDADES BOLSAS 2024 eus

TKZELen lan-poltsak. Hobespenak zehazteko epea

2024ko apirilaren 15etik 26ra, biak barne, lan poltsetako kideek zehaztu ahal izango dituzte haien aukerak

Interesdunek Lan Eskaintzen Atarian zehaztu ahal izango dituzte prozedura honetan adierazitako aukerak. Horretarako, saioa hasi behar dute beren erabiltzailea (NANa, letra eta guzti) eta pasahitza sartuta, honako esteka honetan:

https://gestion-enplegu.ehu.es/jobsite_g/euskera/generico_login.jsp

Behin saioa hasita "Zure eskariak" atalean sartu behar da. Lan eskaintzetarako hobespenak zehazteko sakatu behar da  lan poltsa bakoitzaren eskuinean dagoen gezi berdea.

Aukerak nahi adina aldiz aldatu ahal izango dira epearen barruan, baina 2024ko apirilaren 26ko 24:00ak baino lehen gordetzen diren azkenak baino ez dira baliozkoak izango.