MOVILIDAD-SOSTENIBLE

Mugikortasun jasangarria

i3 - ODS3 logoa

UPV/EHUk mugikortasun jasangarria sustatu nahi du bere kideen artean eta neurriak hartu ditu erraza izan dadin heltzea campusetara eta ikastegietara motor gabeko garraiobideetan (oinez eta bizikletaz) edota garraio publikoan; eta, era berean, ibilgailuak partekatzea bultzatzen du.

2017. urtean U‑MOB sareari atxiki zen (unibertsitateetan mugikortasun jasangarria sustatzeko Europako sarea), zeinaren helburua den arlo horretako jardunbide egokiei buruzko ezagutzak transferitzea, mugikortasuna jasangarria izan dadin Europako unibertsitateetan. Sentsibilizazio eta prestakuntza ekintzak antolatu dira sare horren baitan.