HEFA Fakultateko GRADUAK

idazkaritza_peticion_titulo

Tituluaren eskaera

Eskaera web bidez

  • Eskaria  GAURen egin behar da
  • Nahitaezkoa da posta elektronikoko helbide bat zehaztea
  • Indarrean dagoen NANaren fitxategia erantsi behar da
  • Ordainketa egin .Tasa salbuespena izanez gero, egoera hori egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztuko du. Ordaindu beharreko tasak ordaindu, banku txartelaz edo titulu eskaera egitean sortuko den abonu-agiriarekin. 
  • Titulua Aldi Baterako Ordezkatzeko Ziurtagiria jasoko du posta elektronikoz.

Idazkaritzan egiten bada eskaera

 

  • Indarrean dagoen NANaren fotokopia
  • Ordainketa egin .Tasa salbuespena izanez gero, egoera hori egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztuko du. Ordaindu beharreko tasak ordaindu, banku txartelaz edo titulu eskaera egitean sortuko den abonu-agiriarekin. Dokumentazio hau GAUR plataformaren bidez kargatuko da
  • Titulua Aldi Baterako Ordezkatzeko Ziurtagiria jasoko du posta elektronikoz.

Titulua hartzeko

Posta elektronikoz hartuko duzu titulua hartzera joateko jakinarazpena.

Titulua interesdunak berak bakarrik jaso dezake. Ikasle bat ezin bada hura jasotzera joan, haren izenean bidaltzen duen pertsonak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

Titulua bidaltzeko eskaera

  • Titulua bidaltzeko eskaera (solicitud de envío del Título a otro Destino). Eskaria egin dezakezu titulua UPV/EHUren beste campus bateko Errektoreordetzara batera bidaltzeko, edo beste probintzia bateko Hezkuntza Ordezkaritzara, edo Espainiak beste herrialde batean duen Bulego Kontsularrera... Titulua bidaltzeko inprimakia deskargatu .

Tituluaren kopia eskatzea

Unibertsitateko tituluaren kopia eskatzea.
Tituluen kopiak kasu hauetan egingo dira:

  • Tituluaren edukiari eragiten dion balizko edozein aldaketa izaten bada (izen-abizenak aldatzea, tituludunaren herritartasuna aldatzea, etab.)
  • Galdu, birrindu edo hondatzen bada.

Eskabidea norberak bakarrik egin ahal izango du, edo bestela, eskatzailearen NANaren fotokopia eta behar bezala sinatutako baimena aurkeztu beharko duen ordezkariak.
Eskabidea egiteko prozedura.

a) Galtzen bada:

Fakultatearekin harremanetan jarri idazkaritzako e-mail honen bitartez hefa.idazkaritza@ehu.eus edo 943 01 8301/8456/7041/8236/8235 telefonora. Kasu horretan jarraitu beharreko prozedura hau izango da:

EAOean argitaratzea (iragarkiaren kostua 100€ ingurukoa da). Iragarkia argitaratzen den unetik tituluaren kopia eskatu ahal izan arte, 30 lanegun igaro beharko dira.

Epea amaitu eta gero, tituluaren kopia eskatu beharko da idazkaritzan (tasa honen kostua 94€ inguru da) eta jasotzeko 4 eta 6 hilabete artean beharko dira.

b) Hondatzen bada

Hondatutako titulu originaletik geratzen dena ekarri eta idazkaritzan aurkeztu. Tasa honen kostua 94€ ingurukoa da.
Titulu bat galtzea, birrintzea, hondatzea edo akats materiala izatea Unibertsitateari egotzi badaiteke, Unibertsitateak tituluaren bikoizketa prozedura ofizioz hasiko du, norberak ezer ordaindu gabe.