01_Presentación

ENEDIren aurkezpena

ENEDI taldea (Energetika Eraikuntzan) Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzako Kontseileritza eta UPV/EHUren artean sinatutako hitzarmenaren ondorioz 2005. urtean eratu zen. Hitzarmen honen arabera, ikerketa taldea Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko  (LCCE) Termika Arloaren kudeaketaz eta garapenaz arduratzen da.

2006. urteko deialdian UPV/EHUk Ikerketa Taldetzat onartu zuen ENEDI eta Eusko Jaurlaritzaren 2009.eko deialdian Unibertsitate Sistemaren barneko Ikerketa Talde bezala dirulaguntza bat jaso genuen, Talde Egonkorra bilakatuz. 2015.eko deialdia eta gero, ENEDI A motako ikerkuntza talde bilakatu zen.

ENEDI taldearen ikerkuntza lerroak  eraikinen eraginkortasun energetikoa hartzen dute kontutan, bai itxitura termikoa baita instalazioei ere dagokionez. Taldea beste 5 azpitaldetan egituratu da, haietariko bakoitzak Energetika Eraikuntzaren arlo desberdin batean aditua izanik.