Genero indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloa

Genero indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloa

Irudia

 

ATARIKOA

I. Printzipioen deklarazioa

Protokolo honen helburua da unibertsitatean giro segurua mantentzea eta sustatzea UPV/ EHU osatzen duten pertsona guztientzat, genero indarkerietatik at. UPV/EHUk ez du genero indarkerien inolako adierazpenik onartuko eta bere esku dauden neurri guztiak hartuko ditu jarrera eta portaera horiei aurre egiteko eta horiek behingoz desagerrarazteko.

Genero desberdintasunaren interpretazio marko feministak indarkeria horien jatorria azaltzerakoan nabarmendu egiten du genero binarismoak, gizonezkoen nagusitasunak eta sozializazio heteropatriarkalak pertsonen eguneroko bizitzan duten garrantzia. Indarkeria horiek adin, kultura, maila sozial eta hezkuntza maila guztietako emakumeei eta bestelako subjektu ez-normatiboei eragiten diete, era askotako hainbat testuingurutan. Besteak beste, unibertsitatean. Arazo hau ez da soilik genero indarkeriak bizi dituzten pertsonena. Arazo estruktural eta politikoa ere bada. Eta, ondorioz, guztion ardura da irtenbide bat bilatzea.

Unibertsitate honen ustez, genero indarkerien eremuan sartzen diren jarrerek eraso egiten diote pertsona guzti-guztien berdintasun eskubideari, osotasun fisikoari, psikikoari eta duintasunari. Hortaz, ez ditugu ez onartuko ez baimenduko. Protokolo hau ikasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, ikertzaileek eta irakasleek bizi dituzten genero indarkerien adierazpen guztiei aplikatuko zaie, UPV/EHUrekin aldi baterako lotura izan, zein lotura iraunkorra izan. Halaber, aplikatuko zaie UPV/EHUko kolektiboetako kideei eta unibertsitateak kontratatutako kanpoko enpresetako pertsonei, baldin eta zerbitzuak ematen badituzte unibertsitatean; eta aurreko kolektiboetan sartzen ez diren baina UPV/EHUk eskainitako zerbitzuak erabiltzen dituzten edo unibertsitateko campusetan jarduerak egiten dituzten pertsonei.

UPV/EHUk konpromisoa hartzen du jarrera horiek prebenitzeko eta horiei irmo eta sendo aurre egiteko. UPV/EHU osatzen duten pertsona guztien erantzukizuna da konpromiso hau beteko dela ziurtatzea, bereziki, goi mailako edo erdi mailako karguak betetzen dituztenena, bermatu egin behar baitute ez dela egongo inolako motatako indarkeria egoerarik. Era horretako jarrera eta portaerak ematen badira, genero indarkeriazko egoerak bizi dituzten pertsonei laguntza eta arreta eskainiko zaie, jazarpen kasuetan behar diren baliabide guztiak jarriko dira, indarkeria horiek sortutako arazoei irtenbidea bilatuko zaie eta irtenbide horiek tartean sartutako pertsonen ingurukoei ezagutaraziko zaizkie. Betiere, ahaleginak egingo dira egoera berriz inondik inora gerta ez dadin eta gertatutakoaren nondik norakoen araberako zehapenak ezarriko dira.

UPV/EHUk konpromisoa hartzen du protokolo honen bidez genero indarkeriek sor ditzaketen arazoei aurre egiteko, beharrezkoak diren berme guztiekin eta aintzat hartuta —protokoloa idatzi, interpretatu eta aplikatzerakoan— pertsona guztiek laneko eta ikasteko giroetan indarkeriarik gabe bizitzeko duten eskubideari buruzko nazioarteko, Europako erkidegoko, estatuko, autonomia erkidegoko eta unibertsitateko arauak.

II. Protokoloa lantzeko prozesua

Protokolo honen asmoa da UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planeko (2014-2017) 3.3 artikuluan ezarritakoa betetzea. Horretarako, 2017ko maiatzean, Berdintasunerako Zuzendaritzaren ekimenez, talde bat sortu zen, eta talde horretako kide izan ziren, batetik, unibertsitateko kolektibo desberdinetako (ikasleak, IRIak, AZPkoak eta sindikatuak) hogeita hamar bat pertsona eta, bestetik, bi aditu, lan horretarako kontratatu zirenak beren ezagutzagatik eta ibilbide profesionalagatik.

Talde horretan parte hartu duten pertsonetako batzuk unibertsitateko campusean gertatzen diren sexu indarkeriak europar proiektu baten barruan (UVSreact) ikertzen dituzten UPV/ EHUko irakasleak dira. Irakasle horiek zortzi orduko prestakuntza eman zioten protokolo hau egiteko ardura izan duen taldeari 2017ko ekainean. Gero, 2017ko irailean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko berdintasuneko teknikariak taldeari bisita egin zion, eta, horretara, taldeak zuzenean ezagutu ahal izan zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren protokoloa lantzeko eta ebaluatzeko prozesua.

Aurrerago, 2017ko urrian eta azaroan, UPV/ EHUn abian jarri zen elkarri entzuteko eta parte hartzeko fase bat, unibertsitateko kideek (ikasleak, IRIak, AZPkoak eta ikertzaileak) genero indarkeriei buruz eta gure espazioan horiei heltzeko eta aurre egiteko dauden moduei buruz zuten iritzia ezagutzeko, eta indarkeriok pairatzen dituzten pertsonei laguntzeko. Hirurehun pertsonak inguruk parte hartu zuten UPV/EHUko hiru campusetako hainbat ikastegitan Berdintasunerako Zuzendaritzak antolatutako talde dinamiketan. Saio horien eta bildutako iritzien azterketa txosten ireki1 batean jaso zen eta 2018ko martxoan, campus banatan egindako hiru saio presentzialetan, horren berri eman zitzaien dinamiketan parte hartu zuten pertsonei eta hura ezagutu nahi izan zutenei.

Protokoloa idatzi bitartean, aztertu egin da UPV/EHUren barruan testuari zabalkundea emateko bideak zeintzuk izan daitezkeen, baita proposatzen den testuari buruz eta testua unibertsitateko bazter guztietara helarazteari buruz unibertsitateko kideek izan ditzaketen ekarpen guztiak biltzeko prozedura egokiena zein izan daitekeen ere, tresna hau berezkoa, hurbilekoa eta eraginkorra izan dadin ahalik eta pertsona gehienentzat genero indarkeria mota desberdinei aurre egiterakoan eta horiek bizi dituzten pertsonei laguntzerakoan.

 

I KAPITULUA. HELBURUA, APLIKAZIO EREMUA ETA KONTZEPTUEN DEFINIZIOA

1. artikulua. Helburua

1. Protokolo honen helburua da UPV/EHUko edozein espaziotan gertatzen diren sexu indarkeriak eta unibertsitateko kideek unibertsitateko espazio fisikoaren barruan zein kanpoan bizi dituztenak eta/edo testu hau onartu aurreko bost urteetan bizi izan dituztenak identifikatzea eta horiei heltzea, baita indarkeria horiek UPV/EHUrekin lotura duten komunikabide birtual edo sinbolikoen bidez gertatzen direnean ere. Protokolo hau aplikatuko zaie kexa edo salaketa aurkeztu aurreko bost urteen barruan bizi izandako indarkeria kasuei, eta horiei bakarrik.

2. Horretarako, protokolo honek zehaztu egiten du UPV/EHUren ustez genero indarkerien kontzeptuaren barruan sartzen diren jarrera eta portaerak zeintzuk diren, indarkeria horiek bizi dituzten pertsonek zer egin dezaketen, kasu horietan erabili beharreko protokoloa zein den eta unibertsitateak pertsona horiei laguntzeko eta indarkeria horien ondorioz sortutako egoerei aurre egiteko hartu beharreko neurriak zeintzuk diren.

3. Protokolo hau aplikatzeko ez da beharrezkoa izango genero indarkeriak bizi dituzten pertsonek polizia etxean edo epaitegian salaketa jartzerik.

2. artikulua. Aplikazio eremua

1. Protokolo hau UPV/EHUren espazio guztietan aplikatuko da. Espazio horiek testu honetako II. eranskinean daude zehaztuta.

2. Halaber, protokolo hau aplikatuko zaie, hurrengo artikuluan zehaztutakoarekin bat, unibertsitateko kideek unibertsitateko espazio fisikoaren barruan zein kanpoan bizi dituzten indarkeria adierazpen guztiei eta/edo testu hau onartu aurreko bost urteetan bizi izan dituztenei, baita horiek UPV/EHUrekin lotura duten komunikabide birtual edo sinbolikoen bidez gertatzen direnean ere.

3. Honako hauek jotzen dira unibertsitateko kidetzat: UPV/EHUrekin lan edo estatutu bidezko harremana duten langile guztiak eta UPV/EHUko ikasle guztiak; UPV/EHUko kolektiboetako kideak eta unibertsitateak kontratatutako kanpoko enpresetako pertsonak, baldin eta zerbitzuak ematen badituzte unibertsitatean; eta aurreko kolektiboetan sartzen ez diren baina UPV/ EHUk eskainitako zerbitzuak erabiltzen dituzten edo unibertsitateko campusetan jarduerak egiten dituzten pertsonak.

3. artikulua. Kontzeptuen definizioa

Protokolo honetarako, genero indarkerien barruan sartuko dira honako hauek:

1. Genero indarkeria.

Indarkeriazko egintza oro, fisikoa nahiz psikologikoa —sexu askatasunaren aurkako erasoak, mehatxuak, derrigortzeak edo nahierara askatasunaz gabetzea barne—, gizonek erabiltzen dutena beren ezkontide diren edo izan diren emakumeen aurka, edo, elkarbizitzarik izan ez arren, beraiekin antzeko maitasun harremanak dituzten edo izan dituztenen aurka (abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, Genero indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa, 1.1 eta 1.3 artikuluak).

2. Sexu indarkeriak.

Nahi gabeko sexu ekintza oro (kontaktu fisikoarekin edo halakorik gabe). Egungo kontzeptu juridikoak kontuan izanda, sexu indarkeriaren hiru adierazpen bereizten dira (azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa, Zigor Kodeari buruzkoa, 178, 181 eta 184. artikuluak):

a) Sexu erasoak: indarkeriaz edo larderiaz egiten direnak.

b) Sexu abusuak: indarkeria edo larderiarik gabe egiten direnak. Barnean sartzen dira nahimena edo adimena gutxiagotuta izateagatik baliozko adostasunik eman ezin dezaketen pertsonen aurkako abusuak.

c) Sexu jazarpena: sexu jokabideak, hitzezkoak, hitzik gabekoak edo fisikoak eta nahi gabekoak laneko, irakaskuntzako edo antzeko harremanen eremuan gertatzen direnak eta helburutzat edo ondoriotzat dutenak pertsonaren duintasunari erasotzea eta/edo larderiako giroa sortzea, etsaigokoa, apalesgarria, umilaziozkoa edo iraingarria.

3. Sexuan, genero identitate eta adierazpenean edo sexu orientazioan oinarritutako jazarpena.

Pertsona baten sexuan, sexu orientazioan, genero identitatean eta/edo genero adierazpenean oinarritutako edozein jokabide, helburutzat edo ondoriotzat duena pertsona horren duintasunari edo osotasun fisiko edo psikikoari erasotzea, edo larderiako ingurua sortzea, etsaigokoa, apalesgarria, iraingarria edo gogaikarria (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/54/EE Zuzentaraua, gizonen eta emakumeen artean tratu berdintasunaren printzipioa aplikatzeko enpleguarekin eta okupazioarekin zerikusia duten gaietan; martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa, 7. art.).

 

II KAPITULUA. PREBENTZIO NEURRIAK

4. artikulua. Prebentzio neurrien helburua

Prebentzio neurrien helburua da genero indarkeriazko egintzak gerta daitezela eragoztea. Horretarako, unibertsitateko kideak informatzeko, sentsibilizatzeko, trebatzeko eta prestatzeko estrategiak diseinatu eta ezarriko dira, horien bitartez genero indarkeria mota eta modalitate desberdinak ezagutarazi eta prebenitu daitezela sustatzeko.

Prebentzio neurriek genero berdintasun eta aniztasunarekiko eta sexu orientazioarekiko errespetuaren kultura sustatu beharko dute, baita barne hartzailea eta indarkeriarik gabekoa izango den giroa sortu ere.

5. artikulua. Hartu beharreko prebentzio neurriak

Genero indarkerien prebentzioaren arloan honako jarduera hauek burutuko dira:

1. Informazioa eta sentsibilizazioa

a) Unibertsitateko kideei protokolo hau dagoela jakinaraziko zaie, baita protokoloaren edukiaren berri eman ere.

Horretarako, urtero informazio saioak antolatuko dira unibertsitatean. Horrez gain, testua ezagutaraziko zaie enpresa laguntzaileei eta ikasleak praktiketan hartzen dituzten erakundeei.

b) Protokoloa unibertsitateko webgunean jarriko da, baita arazo honi aurre egiteko dauden baliabide publikoei eta unibertsitateak dituen baliabideei buruzko informazioa ere. Eskuragarri egongo da Berdintasunerako Zuzendaritzaren atarian eta intereseko web orrietara estekak izango ditu.

c) Posta elektroniko bidez helaraziko zaie unibertsitateko kide guztiei.

d) Giza baliabideetako politika guztietan txertatuko da: harrerakoetan, hautaketakoetan, negoziazio kolektibokoetan, laneko giroari buruzkoetan, prestakuntzakoetan eta barne komunikaziokoetan.

e) Ikasleei, administrazio eta zerbitzuetako langileei eta irakasle ikertzaileei zuzendutako harrera gidak egin eta banatuko dira.

2. Kontzientziazioa eta trebakuntza

a) Unibertsitateko kolektibo desberdinei zuzendutako hitzaldiak, eztabaidak, tailerrak, mintegiak eta bestelako jarduerak bultzatuko dira, eta horien helburu izango dira sentsibilizazioa eta genero indarkeriak errepikarazten dituzten patroi eta estereotipoen desmitifikazioa.

b) Genero indarkerien prebentzioaren arloko jardunbide egokien kode bat egin eta zabalduko da.

c) Genero indarkerien aurkako baliabideak, unibertsitatekoak eta kanpokoak, biltzen dituen gida bat egin eta zabalduko da. Bertan sartuta egongo dira diskriminazio edo genero indarkeriazko egoerak prebenitzeko eta goiz hautemateko tresnak.

d) Prestakuntza programa orokorrak eta espezifikoak antolatuko dira unibertsitateko kolektibo guztientzat: ikasleentzat, AZPko langileentzat eta irakasle ikertzaileentzat. Batez ere, ikastegietako berdintasun batzordeetako kideei eta erantzukizun karguak dituzten pertsonei emango zaie prestakuntza. Prestakuntza modulu horiek egiteagatik kredituak emango dira.

3. Erakundearen kudeaketa ereduak

a) Genero indarkeriazko egoerak edo jokabideak hauteman ahal izateko galderak sartuko dira laneko giroari buruzko galdetegian.

b) Protokolo honetan deskribatutako egoerak edo jokabideak hauteman ahal izateko galderak sartuko dira irakasleen balorazioari buruzko galdetegian.

c) Egondako esku hartzeei eta horien ondorioei buruzko txosten bat egin eta argitaratuko da urtero.

d) Postontzi bat jarriko da ikasleek eta langileek aukera izan dezaten modu anonimoan genero indarkeriazko egoeren berri emateko eta protokoloa hobetzeko iradokizunak egiteko. Hala ere, 8. artikuluan ezarritakorekin bat, ez da inola ere kexa edo salaketa anonimorik izapidetuko.

e) Irakasle ikertzaileei eta AZPko langileei protokoloko ekintza eta jardueretan parte hartzeko erraztasunak emango zaizkie eta horietan egindako lana aitortuko zaie, eskura dauden mekanismoen bidez, irakaskuntzako edo laneko premiek horretarako aukerarik ematen badute.

f) Ekintza guztien erregistro bat egingo da eta erregistroan honako datu hauek jasoko dira: kontsultak edo salaketak egiten dituzten pertsonak, diskriminazio edo genero indarkeriazko kasuen deskribapena, horien ebaluazioa, esku hartzeko planteatzen diren estrategiak eta planteatutako kasuak tramitatzeko modua.

 

III KAPITULUA. JARDUTEKO PROZEDURA

6. artikulua. Prozeduraren bermeak

Unibertsitatean salatzen diren genero indarkeriazko kasuei heltzeko UPV/EHUk jarraituko duen protokoloak, betiere, honako berme hauek izango ditu:

a) Errespetua eta babesa. Zuhurtziaz jokatuko da indarkeriak pairatu dituzten pertsonen intimitatea eta duintasuna babesteko. Ekintzak eta izapideak tartean sartutako pertsona guztiekiko errespetu osoz burutuko dira.

Prozedura honetan parte hartzen duten pertsona guztiek protokolo honen edukiaren berri izan beharko dute eta protokoloa aplikatzeko baimena eman beharko dute.

b) Konfidentzialtasuna. Konfidentzialtasun printzipioaren babespean egongo dira genero indarkeriei buruz egiten diren kontsulta edo kexa guztiak, tartean sartutako pertsonenak zein protokolo hau aplikatzerakoan era batera zein bestera parte hartzen duten langileenak.

Indarkeriak pairatu dituzten pertsonen anonimotasuna gordeko da. Protokolo honetan zehaztutako prozeduran parte hartzen duten pertsonek, begiraleak izan, aholkulariak izan, zein lekukoak izan, isiltasuna gorde behar dute kasuaren inguruan, tartean sartutako pertsonen pribatutasuna gordetzeko. Debekatuta dago salaketarekin edo ikerketarekin lotutako dokumentuak zabaltzea, prozedura judizial edo administratibo bati hasiera emateko beharrezkoa ez bada.

c) Ardura eta azkartasuna. Prozedura profesionaltasunez eta arduraz gauzatu beharko da, eta bidegabeko atzerapenik gabe.

d) Inpartzialtasuna eta kontraesana. Inpartzialtasunez entzungo dela bermatuko da. Pertsona guztiak errespetuz tratatu beharko dira, berdintasunez eta diskriminaziorik gabe. Prozeduran esku hartzen duten pertsona guztiek fede onez jokatu beharko dute egia bilatu eta salatutako gertakariak argitzerakoan.

e) Bigarren biktimizazioa saihestea. Ahal dela, beharrezko ez bada, ez dira gertakizunak berriro kontatuko, salatzailea ez da ezagutzera emango eta ez dira hura identifikatzeko datuak argitaratuko.

f) Salatzaileak lehengo egoerara itzultzea. Unibertsitateak behar diren neurriak hartuko ditu salatzailea biolentziak pairatu aurreko egoerara itzul dadin, eta bermatu egin beharko du hark bere jarduerei (ikasteari, irakasteari, ikertzeari edo lan egiteari) berriro ekingo diela, jatorrizko egoerari gehien hurbiltzen zaion moduan eta erasotzailearekin harremanik izango ez duela ziurtatuta.

g) Errepresaliak debekatzea. Debekatuta dago errepresaliak hartzea unibertsitatearen aurrean genero indarkeriak bizi izan dituztela salatu duten pertsonen aurka eta lekuko moduan agertu diren edo ikerketan parte hartu duten pertsonen aurka.

7. artikulua. Protokoloa aplikatzeko ardura duen organoa: genero indarkeriazko kasuen arretarako batzordea

Organo hau batzorde bat izango da, honako hauek kide izango dituena: Berdintasun teknikari bat, UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuko pertsona bat, Arreta Psikologikorako Zerbitzuko pertsona bat eta UPV/EHUko segurtasunaren arloko zuzendaria. Salatzaileak UPV/ EHUrekin lan harremana izanez gero, sindikatuen ordezkari bat ere izango da batzordeko kide.

Batzordea osatzen duten kideek genero indarkeriei aurre egiteko prestakuntza espezifikoa jasoko dute.

Batzorde honen koordinazioa UPV/EHUko Berdintasun teknikariaren esku egongo da.

8. artikulua. Indarkeria egoeren berri eman dezaketen pertsonak

a) Indarkeriak pairatu dituzten pertsonak.

b) Unibertsitatean erantzukizun akademikoak eta/edo administrazio arloko erantzukizunak dituzten pertsonak, unibertsitateko ordezkaritza organoetako kideak eta langileen ordezkari sindikalak barne.

c) Ikasleen edo ikasle kolektiboen ordezkariak.

d) UPV/EHUko irakasleak edo administrazio eta zerbitzuetako langileak.

e) Zuzenean edo zeharka protokoloan zehaztutako egoeretakoren baten berri duten unibertsitateko kideak.

Indarkeria egoeraren berri ematen duena ez bada indarkeria pairatu duen pertsona bera, pertsona horren baimena beharko da protokolo honetako ekintzak abian jarri ahal izateko. Gertakariak oso larriak direnean edo kaltetu bat baino gehiago dagoenean, eta, kasu horietan bakarrik, ez da beharrezkoa izango hauen baimena.

Ez da inola ere kexa edo salaketa anonimorik izapidetuko.

9. artikulua. Harrera puntua

Protokolo honetan jasotako genero indarkeriazko egoeretakoren bat bizi edo bizi izan duten pertsonek UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzara jo ahal izango dute.

Indarkeria kasua unibertsitateko beste agintari, profesional edo pertsona bati jakinarazi bazaio, kexa Berdintasunerako Zuzendaritzara bideratuko da, kaltetuek horretarako baimena eman ondoren.

Indarkeria pairatu duen pertsonak ez badu baimenik ematen bere egoeraren berri Berdintasunerako Zuzendaritzari emateko, zuzendaritzak erantzun egingo die lehenengo jakinarazpen hori jaso duten agintariek, profesionalek eta pertsonek egindako kontsulta edo orientazio eskaera guztiei, baina ez da protokoloari lotutako prozedura hastera behartuta egongo. Agintari, profesional eta pertsona horiek ezingo dute inolako neurririk hartu Berdintasunerako Zuzendaritzaren esku hartzerik gabe.

10. artikulua. Indarkeria kasua jasotzea

Prozedurari hasiera emango diote indarkeria egoera pairatu duten pertsonek Berdintasunerako Zuzendaritzan aurkeztutako ahozko zein idatzizko kexa edo salaketek.

Berdintasunerako Zuzendaritzak entzun egingo die kaltetuei eta haien kasua jasoko du. Ondoren, kasuaren lehenengo balorazioa egingo da.

Era berean, informazio osagarria bilduko du, konfidentzialtasunez eta ahalik eta azkarren. Beharrezkoa izanez gero, lekuko guztiek edo intereseko beste pertsona batzuek parte har dezatela eskatuko da, halakorik egonez gero. Horrez gain, salatuari ere entzun egingo zaio.

Informazioa sentiberatasunez eta errespetuz jaso, entzun eta bildu beharko da. Salaketa egiten duen pertsonaren duintasuna eta osotasuna babestu beharko da eta, ahal den neurrian, salatutako gertakariak ez dira berriro kontatuko, ez bada behar beharrezkoa dela, salaketa polizia etxean edo epaitegian jarri delako.

Informazioa idatziz bilduko da eta deskriptiboa izango da, baloraziorik gabea eta indarkeriak pairatu dituzten pertsonek egiaztatutakoa; eta helburutzat izango du salatzaileen premiei erantzun ahal izatea eta salatzaileak laguntzeko prozesua, edo, hala badagokio, biktimen salaketa izapidetzekoa behar bezala garatu ahal izatea.

Kaltetuei informazioa eta aholkuak emango zaizkie, haien premiak eta eskaera zehatza aintzat hartuta, dituzten eskubide eta aukerei buruz eta hasi ditzaketen ekintzei buruz, baita unibertsitatean eta unibertsitateaz kanpo egoerari aurre egiteko erabilgarri dituzten zerbitzuei buruz ere.

Salaketa jasotzen den unetik aurrera, prozesuaren pribatutasuna eta konfidentzialtasuna babeste aldera, Berdintasuneko zuzendariak identifikazio zenbaki bat jarriko dio hartutako kexa edo salaketari. Kexa edo salaketa, eta prozeduran sortzen den dokumentazio guztia, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak igorri, zaindu eta artxibatuko du.

11. artikulua. Kexa edo salaketaren hasierako balorazioa

Berdintasunerako Zuzendaritzak, genero indarkeriako egoeretan ezagutzen diren gertakariei buruzko lehen balorazioa egin ondoren, honako aukera hauek izango ditu:

a) Salaketa izapidetzeko ez onartzea, agerikoa denean bertan adierazitakoa ez dela protokolo honen eremukoa. Kasu horretan aurrez aurre eta idatziz jakinarazi beharko zaizkie salatzaileei salaketa ez onartzeko arrazoiak.

b) Kexa edo salaketa izapidetzeko onartzea, protokolo honetan aurreikusitakoarekin bat.

Unibertsitateak egokitzat jotzen badu kautela neurriak hartzea, egoerak hala eskatzen duelako, horren berri emango zaie kaltetuei, beharrezkotzat jotzen denean.

Salatua UPV/EHUn zerbitzuak ematen dituen enpresa bateko langilea bada, unibertsitateak kexa edo salaketaren berri eman beharko dio enpresari.

12. artikulua. Kautela neurriak

Genero indarkeriak salatzen diren kasuetan, beharrezkotzat jotzen bada, Berdintasunerako Zuzendaritzak indarkeria pairatu duen pertsona eta ustezko erasotzailea prozedura bukatu arte banatzeko eskatu ahal izango du, kautela neurri moduan. Horrez gain, bestelako kautela neurriak ere hartu ahal izango ditu (laneko edo ikasteko denboraren berrantolaketa, bulego edo ikasgela aldaketa, mugikortasun funtzionala...), egokitzat eta neurrizkotzat jotzen baditu, kasuaren ezaugarriak kontuan hartuta. Neurri horiek ezingo dute, inolaz ere, kalterik sortu indarkeria pairatu duen pertsonaren lan egiteko edo ikasteko baldintzetan, ezta baldintza horien funtsezko aldaketarik eragin ere.

Kautela neurriaren helburua bada indarkeria pairatu duen pertsona eta ustezko erasotzailea banatzea horietako bat lanpostuz edo ikasketa lekuz aldatuta, indarkeria pairatu duen pertsonak erabakiko du lekuz aldatuko dena nor izango den, bera ala ustezko erasotzailea. Sailak edo ikastegiak erraztasunak eman beharko ditu uneoro pertsona baten zein bestearen lekualdaketa ahalik eta azkarren egin dadin.

13. artikulua. Azken txostena (gomendioduna)

Berdintasunerako Zuzendaritzak, informazioa bildu, aldeei entzun eta kexa edo salaketa izapidetzeko onartzea erabaki ondoren, txosten bat egingo du eta genero indarkeriazko kasuen arretarako batzordeari helaraziko dio. Txosten horretan jasota egon beharko dira abian jarri beharreko jarduerei buruzko gomendioak, eta txostenari erantsi beharko zaio ordura arte burututako ekintzei buruzko informazioa.

Gomendatutako ekintzek honako jarduera eremuak barne hartuko dituzte, eta indarkeriak pairatu dituzten pertsonekin adostuta egon beharko dira:

  • Indarkeria egoera pairatu duten pertsonen segurtasun premiei erantzutea.
  • Unibertsitateko Arreta Psikologikorako Zerbitzua kaltetuen esku jartzea.
  • Kaltetuak unibertsitateaz kanpoko zerbitzu egokietara bideratzea, behar duten arreta jaso dezaten.
  • Indarkeria egoera pairatu eta salaketa jartzea erabaki duten pertsonei polizia etxera edo epaitegira laguntzea, haiek halakorik eskatuz gero.
  • Diziplinazko espedientea ireki dadila eta/edo egoera konpontzeko neurri espezifikoak har daitezela eskatzea. Instantzia judizialetan, lan arlokoetan edo bestelakoetan beste prozedura bati hasiera emanez gero, diziplinazko neurri horiek bertan behera geratuko dira.
  • Egoera zuzentzeko eta kalteak konpontzeko bestelako neurriak hartzea, kasuaren ezaugarriak aintzat hartuta.

Unibertsitateak gertakariak delitu izan daitezkeela ulertzen badu, hauek protokoloko edozein fasetan ezagutu badira ere, indarrean den Kode Zibilaren arabera, Fiskaltzari jakinaraziko zaio.

Prozeduran zehar jakiten bada salatutako gertakaria diziplina bidean zigor daitekeen falta bat izan daitekeela, Berdintasunerako Zuzendaritzak horren berri eman beharko dio errektoreari, batzordeari jakinarazi beharrik gabe.

14. artikulua Genero indarkeriazko kasuen arretarako batzordearen erabakia

Genero indarkeriazko kasuen arretarako batzordeak, Berdintasunerako Zuzendaritzaren txostena jaso ondoren, indarkeria pairatu duen pertsonaren salaketari buruzko erabakia emango du eta bertan zehaztuko ditu, kasuaren ezaugarriak aintzat hartuta, egoera zuzentzeko eta kalteak konpontzeko egokitzat jotzen dituen neurriak, aurreko artikuluan jasotakoak. Erabaki hori tartean sartutako pertsonei eta errektorego taldeari jakinaraziko zaie.

Beharrezkotzat joko balitz, ustezko erasotzaileari diziplinazko espedientea irekitzeko eskaera egingo zaio errektoreari. Espediente hori unibertsitateko kolektibo bakoitzari aplikatu beharreko indarreko legediaren arabera izapidetuko da. Espedienteari bukaera eman ondoren, errektoreak zehatuko du ustezko erasotzailea, hala badagokio, espedientearen instruktoreak proposatutako neurriekin.

15. artikulua. Prozedura ixtea

Berdintasunerako Zuzendaritzak kasuaren jarraipena egingo du batzordeak egoera zuzentzeko eta kalteak konpontzeko ezarritako neurriak erabat gauzatu arte, edo, hala badagokio, diziplinazko espedientea ebazterakoan espedientearen instruktorearen proposamenez errektoreak ezarritako zehapena bete arte.

Lehen xedapen gehigarria

Protokoloa bi urtean behin eguneratuko da. Hala ere, bi urtean behingo eguneraketa horri itxaron beharrik ez da egongo egin beharreko egokitzapena protokoloari eragiten dioten lege aldaketen ondoriozkoa bada.

Bigarren xedapen gehigarria

Protokolo honetako ekintzak gauzatuko dira alde batera utzi gabe pertsona guztiek Lan Ikuskaritzan salaketa jartzeko edo bide judiziala, zibila, lan arlokoa edo zigor arlokoa erabiltzeko duen eskubidea.

Hirugarren xedapen gehigarria

Aldatu egiten da 2014ko uztailaren 10eko Erabakia, lan arloan izandako jazarpen salaketak konpontzeari buruzko Akordioa berrestekoa.

Hirugarren artikulua honela idatzita geratuko da:

Lan-jazarpena indarkeria psikologikoko portaera bat da, pertsona batzuek botere-egoera batetik —ez nahitaez hierarkikoa— beste pertsona bati edo batzuei eragindakoa, denbora luzez eta behin eta berriz, langileen edo funtzionarioen arteko harremanen testuinguruan, eta haien osasuna arriskuan jarrita.

Beraz, honako hauek dira portaera jakin bat jazarpen gisa hartzeko beharrezko baldintzak: behin eta berriz errepikatzea denbora luzean, zeinahi eratako botere-egoeratik egitea, lan-ingurunean gertatzea eta osasunean kalteak eragiteko modukoa izatea; bestalde, portaera hori objektiboki ulertu ahal izango da pertsona bati eragindako eraso gisa, aurkako ingurune bat edo ingurune laidogarri bat sortuta, eta pertsona horren lan-bizitza nahasita.

Bazterkeria-jazarpena nahi ez den portaera bat da, pertsona baten arraza- edo etnia-jatorriari, erlijioari edo sinismenei, elbarritasunari edo adinari lotuta dagoena eta haren duintasunaren aurka egiteko eta ingurune beldurgarri, laidogarri eta iraingarri bat sortzeko xedea duena edo ondorio hori dakarrena.

Gerta daitezkeen lan-jazarpenak eta bereizkeriazko jazarpenak hautematen laguntzeko, I. eta II. eranskinetan hainbat portaera azaltzen dira, jazarpen gisa har daitezkeenak eta bestelakoak bereizita. Zerrenda orientagarri bat da, itxita ez dagoena, eta kontuan hartu behar da kasu bakoitza zer egoeratan gertatzen den, baita batzuk batera gerta daitezkeela ere.

Bigarren eranskina honela idatzita geratuko da:

Besteak beste, portaera hauek bereizkeriazko jazarpen gisa har daitezke:

a) Pertsona bat eta haren lana edo jarduera akademikoa deskalifikatzea, behin eta berriz eta publikoki.

b) Ideologiari edo itxura fisikoari buruzko iruzkin iraingarriak egitea etengabe, betiere, bigarren kasuan iruzkinak ez badira pertsonaren sexuan oinarrituta egiten.

c) Agindu kontraesankorrak, eta, beraz, aldi berean bete ezin daitezkeenak ematea.

d) Agindu umiliagarriak ematea eta/edo portaera umiliagarriak edukitzea.

e) Muturreko eta etengabeko zaintza erakusten duten jarrerak.

f) Pertsona bat inkomunikatzea edo isolatzea eragiten duten portaerak, biktima baten gaineko kontrol mekanismo gisa.

g) Eraso fisikoa.

Xedapen indargabetzailea

Protokolo honek indarrik gabe uzten du 2012ko UPV/EHUren Jardun Protokoloa, Genero Indarkeriazko Ekintzei Aurre Egitekoa.

 

I ERANSKINA. ESPARRU ARAUEMAILEA

Nazioarteko esparru arauemailea

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak oinarrizko giza eskubideak zerrendatzen ditu; besteak beste, gizaki guztien berdintasuna eta askatasuna. Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatu zuen, 1948ko abenduaren 10ean, 217 A (III) ebazpenaren bidez.

Lanaren Nazioarteko Erakundearen Hitzarmena, 1958ko ekainaren 15ekoa, lan arloko diskriminazioari buruzkoa. Hitzarmen honen arabera, lan arloko sexu jazarpena diskriminazio modu bat da emakume langileentzat.

Emakumearen diskriminazioa ezabatzeari buruzko deklarazioa, giza eskubideen deklarazioa. Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatu zuen, 1967ko azaroaren 7an.

Emakumearen diskriminazio mota oro ezabatzeko konbentzioa. Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatu zuen, 1979ko abenduaren 18an.

Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeari buruzko deklarazioa. Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatu zuen, 1993ko abenduaren 20an, 48/104 ebazpenaren bidez. Deklarazio honek “emakumearen aurkako indarkeria” definitzen du, eta haren barnean sartzen ditu familian eta oro har komunitatean gertatzen diren indarkeriazko ekintzak; hala nola bortxaketak, sexu abusuak, jazarpenak eta sexu larderia, lanean nahiz hezkuntza erakundeetan.

Emakumearen diskriminazio mota oro ezabatzeko konbentzioaren protokolo fakultatiboa, 1999an onartua.

Giza Eskubideen Kontseiluaren 17/19 ebazpena, 2011koa. Legearen aurrean tratu berdintasuna izateko eskubidea aldarrikatzen du, eta hainbat ziorengatiko diskriminaziotik babestua izatekoa (sexu orientazioagatik eta genero identitateagatik, besteak beste).

Europako Erkidegoaren Esparru Arauemailea

Europako Kontseiluak eta Europar Batasunak hainbat arau onartu dituzte.

Europako Kontseilua

Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak babesteko Europako Hitzarmena, 1950ean onartua. 14. artikuluak diskriminazio mota oro debekatzen du hitzarmenak jasotako eskubide eta askatasunetan.

1961eko Europako Gutun Sozialaren 20. artikuluaren arabera, langile guztiek dute lan arloan aukera eta tratu berdintasuna izateko eskubidea, sexuagatiko inolako diskriminaziorik gabe (1988ko Europako Gutun Sozialaren Protokolo Gehigarria).

2000an onartu zen Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak babesteko Protokoloaren 1. artikuluak diskriminazio oro debekatzen du.

Emakumeen aurkako indarkeriari eta etxeko indarkeriari aurre egin eta prebenitzeari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmenaren (Istanbul, 2001.V.11) xede nagusia da emakumeak indarkeria mota orotatik babestea eta indarkeria guztiak ezabatzea.

Ministroen batzordearen 2002ko apirilaren 30eko gomendioak, emakumea indarkeriatik babesteari buruzkoak, “emakumearen aurkako indarkeria” definitu eta gai honi buruzko neurri orokorrak arautzen ditu.

Ministroen batzordearen gomendioa, 2003ko martxoaren 12koa, emakumeek eta gizonek politika arloan eta erabakiak hartzean izan behar duten parte hartze parekideari buruzkoa.

Europar Batasuna

Europako Parlamentuaren 1989ko irailaren 12ko ebazpena, pertsona transexualen diskriminazioari buruzkoa. Pertsona bakoitzak eskubidea du gizaki gisa bere identitatea eraikitzeko.

Batzordearen gomendioa, 1991ko azaroaren 27koa, lan arloan emakumeen eta gizonen duintasuna babesteari buruzkoa.

Batzordearen 92/131 CEE gomendioa, 1992ko azaroaren 27koa, lan arloan emakumeen eta gizonen duintasuna babesteari buruzkoa. Sexu jazarpenari aurre egiteko neurriei buruzko jokabide kode bat jasotzen du.

2000an onartu zen Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunak, 20. artikuluan zehazki, herritar guztiak legearen aurrean berdinak direla aldarrikatzen du; 21. artikuluak diskriminazioa debekatzen du; 23. artikuluak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna arautzen du.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko erabakia, ekintza programa bat onartzen duena haurren, gazteen eta emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko eta prebenitzeko, eta biktimak eta arrisku taldeak babesteko.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/54 zuzentaraua, lan arloko gaietan emakumeen eta gizonen aukera eta tratu berdintasunaren printzipioa aplikatzeari buruzkoa. 75/117/CEE, 76/207/CEE, 86/378/CEE eta 97/80/CE zuzentarauak derogatzen ditu.

Lan arloko jazarpen eta indarkeriari buruzko Europako esparru akordioa, 2007ko apirilaren 26koa, Batzordeak Europako Parlamentuari eta Kontseiluari transmititua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.

Estatuko esparru arauemailea

1978ko Espainiako Konstituzioaren 9, 10.1, 14, 15, 18.1 eta 35.1 artikuluak, oinarrizko eskubidetzat hartzen dituztenak honako hauek: pertsonaren duintasuna; berez dagozkion eskubide bortxaezinak; nortasuna libreki garatzeko aukera; berdintasuna, sexuagatiko inolako diskriminaziorik gabe; bizitzarako eta osotasun fisiko eta moralerako eskubidea, inolako tratu gizagabe edo degradanterik gabe; ohorerako, intimitate pertsonal eta familiarrerako, norberaren irudirako eta lanerako eskubidea, inolako diskriminaziorik gabe sexu arrazoiengatik.

Osasunari buruzko 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa. 18.9 artikuluaren arabera, administrazio publikoek babestu, sustatu eta hobetu egin behar dute lan arloko osasuna, arreta berezia jarriz sexu jazarpenean eta sexu arrazoiengatiko jazarpenean.

31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. 14. artikuluak dio neurriak hartu behar direla lan arloan segurtasuna eta osasuna babesteko.

10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa. 184. artikuluak zigortu egiten du sexu jazarpena eragiten duen pertsona, biktima larderia, etsaitasun edo umiliazio larriz tratatzen duenean, lanaren, hezkuntzaren edo zerbitzu prestazioaren alorretan. Halaber zigortzen du ere alor horietan hierarkia nagusitasunaz baliatzen den pertsona sexu jazarpena egiteko. Aldiz, 178. artikuluak zigortu egiten du inoren sexu askatasunaren aurka egiten duen pertsona.

15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, Prozedura Zibilari buruzkoa. Zehazki, 11 bis artikuluak emakumeen eta gizonen tratu berdintasunerako eskubidearen defentsarako legitimazioa ezartzen du.

5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osoko Neurriei buruzkoa, genero indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak aldarrikatzen dituena. Zehazki, informaziorako eskubidea (18. art.), gizarte babes osorako eskubidea (19. art.) eta laguntza juridikoa doan jasotzeko eskubidea (20. art.).

3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarriari buruzkoa. 7. artikuluak, sexu jazarpena eta sexu arrazoiengatiko jazarpena definitzeaz gainera, diskriminazio ekintzak zehazten ditu; aldiz, 48. artikuluan, lan arloan sexu jazarpena eta sexu arrazoiengatiko jazarpena prebenitzeko neurri espezifikoak ezartzen dira.

4/2007 Lege Organikoa, apirilaren 12koa, abenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duena. 45.4 artikuluaren arabera, arreta berezia eskainiko zaie genero indarkeriaren biktimei; aldiz, 46.2.b artikuluak debekatu egiten du sexu arrazoiengatiko diskriminazioa unibertsitatean.

1791/2010 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onartzen duena. 7.1.d, 8.c eta 11.b artikuluek genero indarkeriaren biktimen eskubideak zehazten dituzte: arretarako, irakats taldea aukeratzeko eta ordutegi malgua izateko eskubidea, genero indarkeriaren biktimen eskubideak gauzatu ahal izateko.

2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Zehazki, 4. artikuluak lan eskubideak zehazten ditu; 17. artikuluak lan harremanen arloko diskriminazioa debekatzen du; eta 54.2 artikuluak kaleratzeak arautzen ditu.

5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Zehazki, 1. artikuluak emakumeen eta gizonen tratu berdintasuna ezartzen du; 49.d artikuluak genero indarkeriaren biktimen baimenak arautzen ditu; 52. eta 53. artikuluetan, enplegatuen jokabidea arautzen da, eta bereziki aldarrikatzen da genero eta sexu arrazoiengatiko diskriminaziorik eza; 82. artikuluak genero indarkeriagatiko mugikortasuna arautzen du; azkenik, 95.2.b artikuluak falta oso larriak zehazten ditu, hala nola sexu orientazioagatiko edo sexuagatiko diskriminazioa, sexu orientazioagatiko jazarpena, jazarpen morala, sexuala eta sexu arrazoiengatikoa.

Genero indarkeriaren arloko estatu ituna, 2017ko abuztuaren 3koa. Genero indarkeriaren definizioan, Istanbulgo hitzarmenak jasotzen dituen emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak barne hartzen ditu.

7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa.

15/2022 Legea integrala, uztailaren 12koa, tratu-berdintasunerako eta diskriminazioa ekiditekoa.

10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, sexu-askatasunaren berme integralari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko esparru arauemailea

3/1979 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuarena. 9. artikuluak herritarren oinarrizko eskubideak zerrendatzen ditu.

4/2005 Legea, otsailaren 18koa, gizonen eta emakumeen berdintasunari buruzkoa.

Gobernu Kontseiluaren akordioa, 2010eko ekainaren 29koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako V. Plana onartzen duena.

9/2011 Dekretua, martxoaren 1ekoa, genero indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio mekanismoei buruzkoa.

Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketako sailburuaren agindua, 2011ko ekainaren 20koa, laneko jazarpen moral, sexual edo sexisten prebentziorako neurriak eta jarduteko prozedura zehazten dituena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eremuan.

3/2012 Legea, otsailaren 16koa, gizonen eta emakumeen berdintasunari buruzko legea aldatzen duena.

14/2012 Legea, ekainaren 28koa, transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa.

234/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, transexualen administrazio dokumentazioari buruzkoa.

1/2022 legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko foru eta tokiko planak.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen esparru arauemailea

17/2011 Dekretua, otsailaren 16koa, UPV/EHUko Estatutuak onartzen dituena; zehazki, 4.3, 13.1, 69., 70., 71., 72. eta 73. artikuluak.

4.3. artikulua

UPV/EHUk emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatuko du bere baitan eta beharrezko neurriak hartuko ditu inor diskriminatua izan ez dadin arrazoi hauengatik: jatorria, etnia, sexua, erlijioa, iritzia, hizkuntza edo bestelako egoera pertsonal edo sozialen bat. Beraz, UPV/EHUk aintzat hartuko ditu honako printzipio hauek: aukera berdintasuna, aniztasunaren eta diferentziaren errespetua, genero ikuspegia txertatzea, ekintza positiboa, sexuari lotutako rolak eta estereotipoak baztertzea, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza parekatua.

13.1. artikulua

Unibertsitateko kideek eskubide hauek izango dituzte, gainerako arauetan eta estatutu hauetako beste artikuluetan jasotakoez gain: (…) c) Berdintasunerako eskubidea eta diskriminatuak ez izatekoa. d) Norberaren intimitatea, irudi propioa, duintasuna eta joera sexuala errespetatzea, eta jazarpenaren aurkako babesa izatea.

69. artikulua

UPV/EHUk programa bereziak onartuko ditu, gainerako administrazio publikoekin elkarlanean, (…) biktimek eta genero indarkeriaren biktimek laguntza indibiduala, babesa eta beharrezko egokitzapenak izan ditzaten irakaskuntzaren alorrean.

70. artikulua

1. Errektoreak hartuko ditu ikasleen, irakasle eta ikertzaileen, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen diziplina araubideari buruzko erabakiak, indarrean egongo den legeriak beste organo bati esleitzen ez dizkionak.

2. UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartuko du diziplina araubidea, kontuan hartuta errektorearen proposamena eta ikasleen, irakasle eta ikertzaileen, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkaritza organoak entzun ondoren.

3. Diziplina araubideak behar beste bermatuko ditu interesdunen oinarrizko eskubideak eta prozedurari dagozkionak.

71. artikulua

Unibertsitateko agintari hauei dagokie, beren eskumenen arabera, isilpeko informazioa jasotzea eta diziplina espedientea irekitzeko proposamena egitea: errektoreari, errektoreordeei, gerenteari, ikastegietako dekano eta zuzendariei, sailetako zuzendariei eta unibertsitateko ikerketa institutuetako zuzendariei. Ikastegietako edo campusetako ikasleen kontseiluetako buruak eta UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluko burua ere salatzaile izan ahalko dira aipatutako kasuetan.

72. artikulua

1. Errektoreak aginduko du diziplina espedienteen instrukzioa egitea, eta berak ebatziko ditu.

2. Errektoreak ikastegietako dekano eta zuzendariei eskuordetu ahal izango die diziplina arloko ahalmena hutsegite arinak direnean, tramiteak egin eta zigorrak jartzeko.

3. Espedienteak tramitatzean behin-behineko neurriak hartu ahal izango dira.

73. artikulua

1. Unibertsitateko kideek egin ditzaketen hutsegiteak edo arau hausteak eta jarri beharreko zigorrak kasuan kasuko lege xedapenek arautuko dituzte.

2. Arau hausteak eta zigorrak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke. Zigorra sailkatzeko, kontuan hartuko da zein izan den hutsa egin duenaren asmoa, zerbitzuan nolako nahastea sortu duen, kaltea zein izan den eta araua behin eta berriro hautsi duen.

UPV/EHUren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana (2010/2013) eta II. Plana (2014/2017). UPV/EHUren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana (2018-2021).

UPV/EHUren Plan Estrategikoa (2014-2017). UPV/ EHUren Plan Estrategikoa (2018-2021).

UPV/EHUko Irakasle-ikertzaile lan kontratudunen II. Hitzarmen Kolektiboa, zeinaren 64. artikuluak genero indarkeria kasuan hartu beharreko neurriak jasotzen dituen.

UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langile kontratudunen III. Hitzarmen Kolektiboa, zeinaren 101. artikuluak genero indarkeria kasuan hartu beharreko neurriak jasotzen dituen.

 

II ERANSKINA. UPV/EHUREN ERAIKINAK EDO UNIBERTSITATEARI ATXIKITAKOAK

Ondare Zerbitzuaren artxiboetako datuen arabera, honako hauek dira UPV/EHUren campusetan unibertsitatearekin lotura duten higiezinak (ikastegiak berrantolatu aurreko izenak erabili dira, eraikin zehatzak identifikatu ahal izateko):

Arabako Campusa

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea: Hezkuntza eraikina: Juan Ibañez de Sto. Domingo kal. 1, 01006 - Gasteiz. Eraikin honetan Arabako Esperientzia Gelak daude, eta kafetegia. Kirola eraikina: Lasarte Ataria kal. 71, 01007 – Gasteiz. UPV/EHUren jabetza.

Tomas Alfaro unibertsitate egoitza: Zumakera pasealekua 21-A. 01006 - Gasteiz. UPV/EHUren jabetza, SIRESA merkataritza elkarteari ustiapen emakidaz utzia.

Unibertsitate egoitza handitzeko lursaila: Zumakera pasealekua z/g. UPV/EHUren jabetza.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea - Arabako Campuseko Atala: Izardui Komandantea kal. 23, 01006 - Gasteiz. UPV/EHUren jabetza.

Arabako Campuseko Errektoreordetza: lzardui Komandantea kal. 2, 01006 Gasteiz. UPV/EHUren jabetza.

Letren Fakultatea (Filologia, Geografia eta Historia): Unibertsitatearen pasealekua 5, 01006 Gasteiz. UPV/EHUren jabetza. Eraikin honek kafetegi bat du.

Farmazia Fakultatea: Unibertsitatearen pasealekua 7, 01006 Gasteiz. UPV/EHUren jabetza. Eraikin honek kafetegi bat du.

Unibertsitate Pabilioia: Apraiztarrak 1, 01006 - Gasteiz. UPV/EHUren jabetza. Eraikin honek kafetegi bat du, TAMAR enpresak kudeatzen duena, eta ELKAR CAMPUS liburu denda.

Letren Fakultatea handitzeko eraikina: Francisco Tomas y Valiente kal. 1, Gasteiz. UPV/EHUren jabetza.

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea: Apraiztarrak 2,01006 - Gasteiz. UPV/EHUren jabetza.

Lascaray ikergunea: Miguel de Unamuno etorb. 3, 01006 - Gasteiz. UPV/EHUren jabetza.

Micaela Portilla ikergunea: Justo Velez Elorriaga kal. 1, 01006 - Gasteiz. UPV/EHUren jabetza.

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola: Nieves Cano kal. 12, 01006 - Gasteiz. UPV/EHUren jabetza. Eraikin honek kafetegi bat du sotoan.

Elurreta ikasgelategia: Nieves Cano kal. 33, 01006 - Gasteiz. UPV/EHUren jabetza.

Medikuntza eta Erizaintza fakultatea - Gasteizko Irakasgunea: Jose Atxotegi kal. z/g (Txagorritxu Ospitalea). 01009 - Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren jabetza. UPV/EHUri atxikitako ikastegia.

Bizkaiko Campusa

Bilboko Ingeniaritza Eskola, I eraikina: Torres Quevedo Ingeniariaren plaza 1, 48013 – Bilbo.

Bilboko Ingeniaritza Eskola, II eraikina: Rafael Moreno Pitxitxi kal. 2 eta 3, 48013 Bilbo. Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugalete: Maria Diaz de Haro 68, 48920 Portugalete. UPV/EHUren jabetza. Ingeniaritza Eskola honek (I eraikina) ZITEK enpresa mintegi bat du, eta kafetegi bat.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea: Egoitza: Agirre Lehendakaria etorb. 83 Bilbo. UPV/ EHUren jabetza. Eraikinak Sarriko Parkean (Zubiria Etxea, Atezaintza eta parkearen ipar muturreko eraikina): Agirre Lehendakaria etorb. 83 Bilbo. Bilboko Udalaren jabetza. UPV/ EHUren aldeko gozamena. Bizkaiko Campuseko Atala: Elkano kal. 21 Bilbo. Eusko Jaurlaritzaren jabetzako eraikina; UPV/EHUk erabiltzen du, titulurik gabe (jabetzarik gabe).

Sarrikoko behin-behineko aparkalekua: Etxenagusia Margolaria kal. 6. Bilbo. UPV/EHUren jabetza.

Leioa-Erandioko Guneko Leioako eremua: (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Bilboko Hezkuntza Fakultatea, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea, Zuzenbide Fakultatea –Bizkaia Atala-, Arte Ederren Fakultatea, Errektoreordetza Eraikina, Areto Nagusia, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Unibertsitate Biblioteka, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Ikasgelategiak eta Aparkalekuen eraikina): Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa. UPV/EHUren jabetza.

Ostalaritza Eskola: UPV/EHUren jabetza. Erabilera hitzarmena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin. Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa.

Biofisika Unitatea: UPV/EHUren jabetza. Erabilera hitzarmena CSIC erakundearekin, CSIC-UPV/EHU unitate mistoak erabiltzeko. Santsoena auzoa, 6A, 48940 Leioa, Bizkaia.

Hezkuntza Fakultateko kafetegia: Hezkuntza Fakultatean. Sarriena auzoa z/g 48930 Leioa. Supermerkatua eta bokategia Bibliotekaren eraikinaren sotoan: Sarriena auzoa z/g 48940 Leioa.

Kafetegia, liburu denda, autoeskola, optika eta KUTXABANK bulegoa: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen eraikinaren beheko solairuan. Sarriena auzoa z/g 48940 Leioa.

ZITEK enpresa mintegia eta haurtzaindegia: Erretoreordetzaren Eraikinaren beheko solairuan. Sarriena auzoa z/g 48940 Leioa.

Eskola materialeko denda: Arte Ederren Fakultatean.

Leioa-Erandioko Guneko Erandioko eremua: (Kiroldegia, atletismo pistak eta pilotalekuak): Unibertsitatearen errepidea. Erandio. Arboretum. UPV/EHUren jabetza. Kiroldegia merkataritza elkarte batek kudeatzen du, emakida bidez. Gainera, eraikinean unibertsitate zerbitzuak daude.

UPV/EHUko Zientzia Parkea: Sarriena auzoa z/g. Leioa. UPV/EHUren jabetza. Ustiapen emakida Bizkaiko Parke Teknologikoaren alde.

Martina Casiano Plataforma Teknologikoa: Zientzia Parkearen eremuaren barnean. UPV/ EHUren jabetza. Sarriena auzoa s/n. UPV/EHUko Zientzia Parkea, 48940 Leioa.

Maria Goyri Animalia Bioteknologiako Gunea: Zientzia Parkearen eremuaren barnean. UPV/ EHUren jabetza. Sarriena auzoa s/n. UPV/EHUko Zientzia Parkea, 48940 Leioa.

Biofisika Institutua: Zientzia Parkearen eremuaren barnean. UPV/EHUren jabetza % 56,12 eta Bizkaiko Parke Teknologikoaren jabetza % 43,88. Akordioa CSIC erakundearekin, batera erabiltzeko. Sarriena auzoa z/g. UPV/EHUko Zientzia Parkea, 48940 Leioa.

Itsas Biologia eta bioteknologia esperimentaletarako Plentziako Itsas Estazioa (PIE): Areatza pasealekua 47, 48620 Plentzia. Plentziako Udalaren jabetza. Erabilera lagapena UPV/EHUren alde.

Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusia: Agirre Lehendakaria etorb. 140 48015 Bilbo. UPV/EHUren jabetza.

Blas de Otero unibertsitate egoitza: Cortes kal. 38 48003 Bilbo. UPV/EHUren jabetza. Ustiapen emakida SIRESA merkataritza elkartearen alde.

BOTIKA ZAHAR BHI: Botikazar Erribera 1, 48014 Bilbo. UPV/EHUren jabetza. Erabilera hitzarmena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren alde.

Esperientzia Gelak: Espainiako Bankua kal. 2, 48005 Bilbo. KUTXABANKen jabetza. Erabilera lagapena UPV/EHUren alde.

Bizkaia Aretoa: Abandoibarra etorb. 3 Bilbo. KUTXABANKen jabetza. Erabilera lagapena UPV/EHUren alde.

Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa: Zamudioko Parke Teknologikoko 202 eraikina, 48170. UPV/EHUk errentamenduan erabilia.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea - Basurtuko Ospitaleko Medikutza Irakasgunea: Gurtubai kal. z/g Bilbo. Eusko Jaurlaritzaren jabetza. Hitzarmena Osakidetzarekin, UPV/ EHUk erabiltzeko.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea - Gurutzetako Ospitaleko Medikutza Irakasgunea: Gurutzetako plaza 2, Barakaldo. Hitzarmena Osakidetzarekin, UPV/EHUk erabiltzeko. Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola: Poza Lizentziatua 17, 48011 Bilbo. UPV/ EHUri atxikitako ikastegia.

“Ingeniarien egoitza zaharra”-ren finkaren gainerako zatia: Bilbo. UPV/EHUren jabetzako lursaila Basurtun.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria eraikitzeko lursaila: Gurtubai kal. 1C Bilbo. UPV/EHUren jabetza.

San Mameseko unibertsitate partzelak: Rafael Moreno Pitxitxi kal. 1A eta 1B. UPV/EHUren jabetzako partzelak.

Gipuzkoako Campusa

Elbira Zipitria Zentroa: Ondarreta pasealekua 18, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza.

Julianategi Etxea (Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza): Arriola pasealekua 2, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza.

G.000.3 (A)08 partzelako kirol instalazioak: Ondarreta pasealekua 22, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza.

Kirolgunea - Lur azaleko kirol instalazioak: Olarain kal. z/g 20018 Donostia. Donostiako Udalaren jabetza. UPV/EHUk erabiltzeko baimena.

CIC NanoGUNE: Tolosa etorb. 76, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza. Erabilera emakida CIC NANOGUNEren alde.

Joxe Mari Korta Zentroa: Tolosa etorb. 72, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza. Zentroan enpresa mintegi bat dago.

Materialen Fisika Zentroa: Manuel Lardizabal pasealekua 5, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza. Erabilera emakida CSIC erakundearen alde.

Manuel Agud Querol unibertsitate egoitza: Berio pasealekua 9, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza. Ustiapen emakida SIRESA merkataritza elkartearen alde.

Zuzenbide Fakultatea: Manuel Lardizabal pasealekua 2, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza.

Informatika Fakultatea: Manuel Lardizabal pasealekua 1, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza. Eraikin honek kafetegi bat du, PAKO’S merkataritza elkarteak ustiatzen duena.

Unibertsitate Pabilioia (Areto Nagusia eta Ikasgelategia): Manuel Lardizabal pasealekua 901, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza. Eraikin honetan Gipuzkoako Campuseko unibertsitate jangela kokatuta dago.

Ignacio Mª Barriola Zentroa: Elhuyar plaza 1, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza. Eraikin honetako kafetegia GUREAK enpresak emakidaz ustiatzen du.

Kimika Fakultatea: Manuel Lardizabal pasealekua 3, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza. Eraikin honetako kafetegia Amalia Fernandez Murillo andreak ustiatzen du.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola:
— Donostia Atala: Europa plaza 1, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza.
— Eibar Atala: Otaola etorb. 29, 20600 Eibar. UPV/EHUren jabetza.

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea:
— I eraikina: Tolosa etorb. 70, 20018 Donostia.
— II eraikina: Oñati plaza 3 Donostia. UPV/EHUren jabetza. Eraikin honetako kafetegia Ander Murua SLk ustiatzen du.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea - Gipuzkoako Campuseko Atala: Oñati plaza 1, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza. Eraikin honetako kafetegia OSTAL ZERBI 2005 SLk ustiatzen du.

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa: Oñati plaza 2, 20018 Donostia. UPV/ EHUren jabetza.

Carlos Santamaria Zentroa: Elhuyar plaza 2, 20018 Donostia. UPV/EHUren jabetza.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea - Donostiako Irakasgunea: Begiristain Doktorearen pasealekua 105, 20014 Donostia. UPV/EHUren jabetza.

Psikologia Fakultatea: Tolosa etorb. 70 (ezkerreko sarrera), Donostia. UPV/EHUren jabetza. Eraikin honetako kafetegia Imanol Muruak ustiatzen du.

Kiroldegirako partzela: Amezketa Bidea 905 Donostia. UPV/EHUren jabetza. Erabilera emakida Donostiako Udalaren alde, autokarabanen aparkaleku gisa erabiltzeko.

Unibertsitate aparkalekua: Amezketa Bidea 906 Donostia. UPV/EHUren jabetza.

Erabilerarik gabeko partzela: Tolosa etorb. 928 Donostia. UPV/EHUren jabetza. Erabilera emakida Donostiako Udalaren alde, azaleko aparkaleku gisa erabiltzeko.

Txandakako IMH Ingeniaritza Eskola: Azkue auzoa 1. Elgoibar. Fundazio baten jabetza eta UPV/EHUri atxikitako ikastegia.

Bideoa: Genero indarkeria eta jazarpenaren aurkako protokoloa

Dest-USVreact