RAEE-Garbigune

Garbiguneak

Garbiguneak dira etxeko hondakinen eta antzekoen gaikako bilketa egiteko guneak, erabiltzaileen komunitateetatik gertu eta estrategikoki kokatutakoak, hiritarrei  birziklatu, berrerabili edo balioztatu ahal diren materialak, GEEHak kasu, bertan dohainik uzteko aukera eskaintzen diena.

GEEHak garbiguneen bidez gestionatu nahi duten UPV/EHUren ikastegi edo eraikinek garraiobide egokia bilatu beharko dute bertara eramateko eta bere gain hartuko zerbitzu honen kostua.

GEEHak garbigunean uzterakoan, hondakinen emate ziurtagiria eskatu behar da, non jaso beharko den hondakinen batez besteko pisua. Ikastegietako administrazio arduradunak ziurtagiri honen kopia bidaliko dio UPV/EHUko hondakin teknikariari (isaac.barrio@ehu.eus), datuok UPV/EHUren Iraunkortasuneko Zuzendaritzaren urteko memorian sartzeko.