Edukiak

2020-2021 kurtsorako izen ematea irekia

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/16

Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harreman eta Gizarte Langintzako Fakultatetik zurekin jartzen gara harremanetan, “Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza” graduondokoaren aurrematrikula irekieraren berri emateko. Bigarren edizioaren arrakastaren ondoren, 2020/21 edizioan izena emateko prozedura jada martxan dago.

Hirugarren edizio hau berritasun nabarmenekin dator.  Lehena, graduondokoa erdipresentziala izatera igaroko da, eskola presentzialak %65a izango dira eta online eskolak aldiz %35a.

Bigarren berritasuna, eskola presentzialak irakaspena Arabako eta Bizkaiko (Leioa) Campusen artean banatuko dira.

Hirugarren berritasunari dagokionez, irakaskuntza programa COVID-19 krisiaren ondorioz gizarte zerbitzuen sistemak jorratu beharreko erronka berrietara moldatu dugu. Gainera, mintegi birtualetan oinarritutako modulu bat gehitu dugu “El Sistema de Servicios Sociales ante la crisis del COVID-19” izenburupean.