Eduki publikatzailea

Norentzat

Graduondoko hau egokia da pertsona hauentzat:

  • Unibertsitate titulua jakintza arlo hauetan dituztenentzat: Gizarte Langintza, Gizarte Hezkuntza, Erizaintza, Psikologia, Medikuntza, Soziologia, Zuzenbidea, Gizarte Zientziak, Fisioterapia eta Farmazia, Zientzia Politikoak.
  • Arlo horietako profil profesionala dutenentzat.
  • Gizartea eta osasuna elkartzen diren arloan, koordinazioan eta diziplina anitzeko sareko lanean interesa dutenentzat.
  • Etikaren ikuspegia lan soziosanitarioan txertatzea beharrezkoa ikusten dutenentzat.

Unibertsitate titulua edo profil profesionala jakintza arlo hauetan dutenentzat dago zuzendua: Gizarte Langintza, Psikologia, Medikuntza, Erizaintza, Gizarte Hezkuntza, eta programak duen espezializazio eremuekin harremana duten profesionalentzat.  

Titulu honen bitartez, profesionalek ezagutza teoriko-praktikoak eguneratuko dituzte, gogoeta analitiko eta kritiko, lan autonomo, kooperatibo eta disziplinartekoaren bitartez, errealitate soziosanitarioaren arazo erreal eta konplexuak konpondu ahal izateko metodologiak direla medio, beti ere ikuspuntu etiko batetik.  Praktika profesionalaren ikerketa akademikoak bultzatzera laguntzen du, berauen garapen eta gizartearen hobekuntzara lagunduko dutenak.