Kudeaketa tratamenduak

TG0074 - Sgikerren kudeaketa

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Sgikerren ikerketari eta etengabeko prestakuntzari lotuta, UPV/EHUko langileek eta UPV/EHUkoak ez diren pertsonek eskatutako lan eta zerbitzuen administrazio, kontabilitate eta ekonomia jarduerak egitea. Zientzia dibulgazioari lotutako jarduerak eta emaitzak komunikatzea, eta horiei buruzko informazioa ematea eta zabaltzea, txostenen, estatistiken eta irudien bidez.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Interesdunen baimena.

Zure adostasuna ezinbestekoa izan daiteke zuri dagokizun kontratu bat gauzatzeko edo, zure eskariz, kontratua egin aurreko neurriak ezartzeko.

Unibertsitateak legez daukan eginbeharra betetzea.

Tratamendua beharrezkoa da unibertsitatearen interes legitimoak betetzeko, interesdunen interesen eta oinarrizko eskubide eta askatasunen gainetik egonik interes legitimo horiek.

Interes publikoaren izenean edo unibertsitateari esleitutako botere publikoen izenean burutu beharreko eginkizun bat betetzeko.

Legedia

Gobernu Batzarraren erabakia, 2001eko apirilaren 27koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikerketako Zerbitzu Nagusien arautegia onartzeari buruzkoa.

6/2001 lege organikoa, abenduaren 21ekoa, unibertsitateei buruzkoa.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.

Ez da nazioarteko transferentziarik egingo.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Babes berezidun datuak:
    • Osasuna
    • Datu genetikoak
  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
    • Telefonoak
    • Irudia / Ahotsa
  • Ekonomia eta finantza-arloari eta aseguruei buruzko datuak:
    • Bankuko datuak
  • Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
    • Prestakuntza eta tituluak
    • ehu.data_processing-professional-experience
  • Enpleguari buruzko xehetasunak:
    • Lanpostuak

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu