Kudeaketa tratamenduak

TG0004 - Berezko ikasketak

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean izena emateko, onartua izateko eta matrikula egiteko prozesuen eta ikasleen espediente akademikoen kudeaketa, matrikulatuta zauden berezko ikasketakoa, bai eta goi mailako hezkuntza publikoa emate aldera administrazio arloan eta arlo akademikoan kudeaketa horretarako beharrezko diren jarduketak egitea ere, barne hartuta ezagutza egiaztatzeko prozesuak, edozein dela ere prozesuotarako erabilitako bidea (presentziala, urrutikoa edo onlinekoa); zerbitzu horien barne daude ere Unibertsitateko Bibliotekako zerbitzuak.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Interes publikoaren izenean edo unibertsitateari esleitutako botere publikoen izenean burutu beharreko eginkizun bat betetzeko: Goi mailako prestakuntzaren arloan zerbitzu publikoa emateko, Unibertsitateen Lege Organikoko 1., 2. eta 34. artikuluarekin bat etorrita. Horregatik guztiagatik, izaera pertsonaleko datuen titular zaren hori behartuta zaude datu horiek ematera.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Helburu hauetarako tratatuko diren datuak, eta soilik helburu horretarako, banketxe eta erakunde lankideei laga ahal izango dizkiogu, tasa akademikoak kobratzeko, eta, egoki denean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailari nahitaezko diru bilketarako, bai eta legez agindutako beste batzuei ere. Era berean, goi mailako ikasketen arloko eskumena daukan ministerioari ere laga ahal izango dizkiogu. Horiez gain, tratatzen ditugun datu pertsonalak ez dizkiogu beste inori lagako, legez agindu ezean.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Babes berezidun datuak:
    • Ezgaitasuna
  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Erregistroko zenbaki pertsonala
    • Izen-abizenak
    • Irudia / Ahotsa
    • Beste batzuk
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
    • Jaioteguna
    • Jaioterria
    • Sexua
    • Nazionalitatea
  • Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
    • Prestakuntza eta tituluak

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu