Erabaki politikoek aldaketa-eragile globalen gainean eragiten dute. Aldaketa-eragile hauek aldaketak eragin ditzakete ekosistemetan, eta beraz, ekosistema hauek gizarteari ematen dizkioten zerbitzuen fluxuari eragin diezaiokete. Zerbitzu hauek giza ongizatearen oinarria diraeta bere funtzionamendu onaren mendean dago gizakion etorkizun ekonomiko, sozial, kultural eta politikoa, bere kontserbazioa lehentasunezkoa izanik.
Zentzu honetan, Europako Estrategiak “espazio natural eta seminaturalez eta ekosistemen zerbitzu sorta handia eskaintzeko diseinatutako eta kudeatutako beste ingurune-elementu batzuez osaturiko estrategikoki planifikatutako sarea” bezala definitutako Azpiegitura Berdeaalternatiba iraunkorra bezala agertzen da aipaturiko helburura heltzeko.