“Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” proiektuak bere ibilera hasi zuen 2008an “Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian” (EEM Bizkaia) proiektuarekin Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta eta UPV/EHU-ko UNESCO Katedrak eginda. Proiektu hau Nazio Batuen Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Nazioarteko Programa Zientifikoaren baitan kokatu zen, eremu publiko eta pribatuan aplikagarria den ezagutza zientifikoa sortu eta giza-ongizaterako politiken inpaktuagatik sortzen diren ekosistemen eraldaketen ondorioei buruz erantzunerako aukerak eskaintzeko helburuarekin.
2009ko abenduaren 1ean “Ecosystem Assessment Follow-up” prozesuaren baitan, Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian ebaluazio azpi-global bezala (SGA) ofizialki onartua izan zen. Hartan parte hartu zuten UPV/EHUko UNESCO Katedraren ikertzaileez gain, Espainiako Milurteko Ekosistemen Ebaluazioarenarduradunek, batez ere aholkularitza eta metodologia bateratze lanetan, eta baita UNESCO Etxea ere proiektuaren komunikazio eta hedapenean, eta berau maila internazionalean balioztatzean.
2011n Eusko Jaurlaritzak finantzatutako “Milurtekoaren Ekosistemen Ebaluazioa EAEn” proiektua EEM Bizkaiarekin paraleloki hasi zen. Jarraitzen ziren helburuak berak ziren, nahiz eta lan- ildoak desberdinak izan lan eskala desberdina zelako, hala nola Euskadi osokoa. Izan ere, emaitzen aplikagarritasuna bilatzen zen lurralde guztiaren politiketan eta kudeaketa iraunkorrean.
2014an azkenik hasi ziren izapideak bi proiektuak ibilera bateratua hasteko eta 2015ean hasi zen “Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa”non ahaleginak, metodologiak, taldeak eta finantziazioa bateratu ziren helburu komunak lortzeko eta Europatik markatutako ekintzekin betetzeko.
Europako Batzordeak, bere “2020rako Biodibertsitate Estrategian”, 5 ekintzan hain zuzen, 2020rako ekosistemen zerbitzuen ebaluazio kuantitatiboa eta ekosistemen zerbitzuen kartografiatua egitera premiatzen die Estatu Kideei. Estrategia hau hainbat politika berrien garapenerako oinarria da (ura, aldaketa klimatikoa, nekazaritza eta itsas politikak, etab.), eta beraz, hartan markatutako ekintzekin konplitzea oso erronka garrantzitsua da Euskadirako.