RENATUR PROIEKTUA: hiri-inguruko eremuen ondare naturale babesteko eskualde mailako politikak hobetuko dira
UPV/EHU-ko “Landare Biologia eta Ekologia saileko” eta “Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako” ikertzaileak RENATUR-Interreg Europe proiektuaren partaideak dira. UPV/EHU-az gainera, Europako beste erakunde hauek ere parte hartzen dute: Halle-Wittenberg Martin Lutero Unibertsitateak (Alemania), Flandriako Lur Agentziak (Belgika), Goi-Sajoniako Eskualde eta Garraio Garapenerako Ministerioak (Alemania), Hajdú-Bihar Konderriko Gobernuak (Hungaria), Mazoviako Garapenerako Agentziak (Polonia) eta Kranj hiriko Enpresa Laguntzarako Zentroa (Eslovenia). Proiektuak 4 urteko iraupena izango du (2019ko abuztutik, 2023ko uztaileararte) eta 1,27 milioi Euroko aurrekontua du hiri-inguruko eremu irekien (PUOS: Peri-Urban Open Spaces) ondare naturala babestu ahal izateko eskualde mailako politikak hobetuz.
RENATUR proiektuaren barnean, PUOSetako ondare naturalaren babesarekin lotuta, jardunbide egokiko politika-tresnak identifikatuko, aztertuko eta transferituko dira. RENATURen helburuak hauek izango dira: Ekosistemak eta horien zerbitzuak BABESTEA, biodibertsitateari MANTENTZEA eta horren galera MURRIZTEA, ekosistemen fragmentazioa SAHIESTEA eta horien arteko konexioa HOBETZEA; lurzoruaren inpermeabilizazioa MURRIZTEA eta lurralde antolamenduaren esparruan azpiegitura berdeen kontzeptuari buruz KONTZIENTZIATZEA.