UNITATE DIDAKTIKOA: EKOSISTEMEN ZERBITZUAK. BA AL DAKIGU GURE INGURUAK ZER ESKAINTZEN DIGUN?
Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa proiektuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei zuzendutako material didaktikoa prestatu du, ekosistemen zerbitzuak ikasgelan nahiz ikasgelatik kanpo landu ditzaten.
Material hori formatu digitalean eta euskaraz nahiz gaztelaniaz dago eskuragarri, eta honako helburu didaktiko hauek ditu:
- Ekosistemen zerbitzuak identifikatzea.
- Ekosistemen zerbitzuen egungo egoera aztertzea eta baloratzea.
- Ekosistemen zerbitzuen eta pertsonen ongizatearen arteko lotura ulertzea.
- Ekosistemen zerbitzuak hobetzeko ekintza-planak gauzatzea.
- Egindako proposamenetako bat abian jartzea.
Unitate didaktiko hau, halaber, baliagarria izango da 2030 Agendako 11. Garapen Iraunkorrerako Helburua (Hiri eta komunitate jasangarriak) lantzeko.