{"id":12048,"date":"2020-05-19T21:38:44","date_gmt":"2020-05-19T21:38:44","guid":{"rendered":"http:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/?page_id=12048"},"modified":"2020-05-21T22:22:04","modified_gmt":"2020-05-21T22:22:04","slug":"22-mayo-2020-eus","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/index.php\/22-mayo-2020-eus\/","title":{"rendered":"22 mayo 2020-eus"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-size: 14pt; color: #003300;\"><strong>\u201cIRTENBIDEAK NATURAN DAUDE\u00bb<\/strong><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt;\"><strong> Maiatzaren 22a: Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna<\/strong><\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><span style=\"font-size: 12pt;\">Hurrengo maiatzaren 22an ospatuko da <a href=\"https:\/\/www.cbd.int\/idb\/2020\">Dibertsitate Biologikoaren Hitzarmenaren (CDB) baitan antolatzen den Nazioarteko Eguna (IBD)<\/a>, \u201cIrtenbideak naturan daude\u201d lelopean. Naturarekin bat egiteko asmoz, aurten etorkizun itxaropentsu eta iraunkortasunaren alde aritzea azpimarratzen da . Ziurtasunik eza erabat zabaldurik dagoen garaiotan, gogoan hartu behar dugu gizakiok ekosistema garbi eta osasungarriak behar ditugula, bizitzarako elementu guzti-guztiak eskaintzen baitizkigute (ura, elikagaiak, botikak, arropak&#8230;).<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><span style=\"font-size: 12pt;\"><a href=\"http:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/?lang=eu\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-12049 alignright\" src=\"http:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/wp-content\/uploads\/2017\/03\/idb-2020-logo-es-vertical-web-215x300.png\" alt=\"\" width=\"215\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/wp-content\/uploads\/2017\/03\/idb-2020-logo-es-vertical-web-215x300.png 215w, https:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/wp-content\/uploads\/2017\/03\/idb-2020-logo-es-vertical-web.png 300w\" sizes=\"(max-width: 215px) 100vw, 215px\" \/>Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak<\/a> 15 urte baino gehiago daramatza horretantxe lanean, gizarte eta ekosistema erresiliente eta jasangarriak eraikitzea helburu. Eta ildo horretan, hain zuzen, Euskadin 2008an ekin genion <a href=\"https:\/\/www.bizkaia21.eus\/interior.asp?idpagina=209&amp;idioma=eu\">Ekosistemen Zerbitzuak<\/a> deritzon ekimenari, \u201c<a href=\"https:\/\/www.geo.euskadi.eus\/geoestudioa\/apps\/MapSeries\/index.html?appid=864750b5bc5d4b618668723aaae3f872\">Natura, ongizatearen oinarria<\/a>\u201d leloa oinarri eta ardatz harturik, eta hori dela eta, sekula lehenago ez bezala egiten dugu bat CDBren baitan aurten antolatu den Nazioarteko Egunarekin: gizakiok ezin dugu bizirik iraun naturarik gabe, haren parte baikara. Horregatik, natura babestea, biziari berari eustea ez ezik, giza garapenari bide ematea ere bada: bizia bera bermatzea, alegia.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><span style=\"font-size: 12pt;\">Gaur egungo bioaniztasun galera tasak mundu osoan bizitza bera jartzen du arriskuan, batetik, eta desberdintasun itzelak eragiten ditu, bestetik. Beraz, bioaniztasuna babestea ezinbestekoa da, etorkizunean pandemiarik gerta ez dadin laguntzeko. Argi dago, eta gero eta ebidentzia zientifiko gehiago daude horren alde, bioaniztasunari eusteak gaixotasun infekziosoei aurre egiten laguntzen du. Gainera, ikerketa zientifiko ugariren arabera, naturak eragin itzela dauka pertsonon osasunean. Adibidez, hirietan berdeguneak egoteak osasun mentalean onurak dakartza, \u00a0batez ere, adineko pertsonengan, eta \u00a0gazte hiltzeko arriskua gutxitzen ere laguntzen omen du. Hirigintza-prozesu azkarrek habitat-galera handiak ekartzen dituzte, eta horren ondorioz, espezie asko desagertzea eragiten du. Hortaz, gure herri-hiri eremuen kudeaketak sekulako garrantzia dauka etorkizun erresilienteagoa eraikitzeko eta 2030. urterako <a href=\"https:\/\/www.un.org\/sustainabledevelopment\/es\/objetivos-de-desarrollo-sostenible\/\">Garapen Iraunkorrerako Helburuak<\/a> lortzeko. Hirigintza-planetan azpiegitura berdeen eta irtenbide naturaletan oinarrituriko estrategiak aintzat hartzeak, beraz, lehentasuna izan beharko luke denontzat, horrek dibertsitate biologikoari eusten eta pertsonon ongizatea bermatzen lagunduko digu eta.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cIRTENBIDEAK NATURAN DAUDE\u00bb Maiatzaren 22a: Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna Hurrengo maiatzaren 22an ospatuko da Dibertsitate Biologikoaren Hitzarmenaren (CDB) baitan antolatzen den Nazioarteko Eguna (IBD), \u201cIrtenbideak naturan daude\u201d lelopean. Naturarekin bat egiteko asmoz, aurten etorkizun itxaropentsu eta iraunkortasunaren alde aritzea azpimarratzen da . Ziurtasunik eza erabat zabaldurik dagoen garaiotan, gogoan hartu behar dugu gizakiok ekosistema garbi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"footnotes":""},"class_list":["post-12048","page","type-page","status-publish","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/12048"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12048"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/12048\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12130,"href":"https:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/12048\/revisions\/12130"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.ehu.eus\/cdsea\/web\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12048"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}