etiketa erabiltzen da.
<?xml version="1.0" encoding="UTF-8" ?>
<root>
<euskera>
<file>euskera.xml</file>
</euskera>
<castellano>
<file>castellano.xml</file>
</castellano>
</root>
Hortaz, hizkuntz berri bat gehitu nahi izan ezkero, atal berri bat gehituko genioke, eta dagokion XML fitxategia zein den adierazi.
'languages.xml' fitxategia aztertu dugularik, euskera.xml fitxategia aztertuko dugu, hor baitago benetan testu itzulpena.
Eskuliburua argiago izateko, azalpenerako garrantzitsuak ez diren atalak, '...' karaktereen ordez ordezkatu da.
Goiko irudian, "Datuak Hasieratu" leihoaren hizkuntza itzulpena nola egin behar den azaltzen da. 4 atal nagusi bereizten dira, titles, configurationOptions, labels eta buttons.
'titles', leihoen izenburuen datuak gordetzeko erabiltzen da. 'configurationOptions' lehenengo Combo Box-eko aukera ezberdinen izenak adierazteko balio du. 'labels'-ak etiketen izenak jasotzeko erabiltzen dira eta azkenik 'buttons', botoien testurako.
Bestalde, menuaren itzulpenerako, ondorengo irudian ikusten diren atalak erabiltzen dira. menuFile, Fitxategia menurako, menuLang Hizkuntza menurako eta menuHelp Laguntzarako.
Azkenik, orrien ordezkapen-politikako leihoan erabiltzen diren itzulpenak ikusiko ditugu. Kontuan eduki behar da hemen erabilitako bi etiketa, pageReplacementPolicy eta pageSecuence, Datuak Hasieratu-n erabiltzen diren etiketa berdinak direla, eta beraz, etiketa hauen edizioarekin bi leihoetan lortuko da itzulpena.
Irudietan ikusi ez diren beste bi etiketa falta dira aipatzeko.
Lehenengoa, confFile da eta konfigurazio fitxategien luzapenaren deskribapenerako erabiltzen da.
Bigarrengoa, xmlConf da eta konfigurazio fitxategiak irakurtzerakoan erroreren bat egon bada, xmlConf-en agertzen den testua agertuko da errore bezala.
Behin hizkuntzak editatu ditugula, berriz ere gure aplikazioa eraiki behar dugu. Horretarako, jar programa erabiliz, deskonprimitutako karpetara joango gara, eta komando hau erabiliko dugu:
$ jar -cf OrdezkapenPolitika.jar *
Hau egin eta gero, OrdezkapenPolitika.jar fitxategia izango da exekutagarri berria, eta erabili beharko dena.