Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bortxa (ETCn 1.733 agerraldi; orobat bortxu g.er.) 1 iz indar gehiegikeria, indarkeria.

Indarkeria, bortxa eta esplotazioa eguneroko bihurtu dira herrialde indigenetan eta gobernuek «ezer gutxi» egiten dute haurrak babesteko.  Berria - Gaiak   2004-02-26

Obedientzia hau ez da izanen nehoiz baldintzarik gabekoa, herriaren sustenguak baitu bermatzen eta ez bortizkeriaren bortxak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Rgoeraren bortxak sorturiko estuasunaren korapiloa askatu nahian.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 69. orr.

Gu, lege zibilen mende bizi baikara, legeak exijitzen ez duen kontraturen bat egitera behartzen gaituztenean, bortxa horren kontra jo genezake legean babes harturik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 174. orr.

Bortxa oro gaiztoa, perspektiba transzendente batean izan daiteke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 30. orr.

Biak batean eta elkar indartuz agertu baldin bazaizkigu boterea eta bortxa gure azken mendean, ez genituzke halere nehoiz biak nahasi behar, zeren boterea baita gobernu edozeinen osagai nagusia; bortxa, aldiz, haren tresna edo lanabesa baizik ez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Kanadan, 1993an egindako ikerketa batek erakusten zuenez, andreen arteko hiruko batek bortxa sufritu zuen etxean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 175. orr.

Herri askotan, besterik gabe, senarrari andrearen kontra nolabaiteko bortxa egiteko eskubidea onartzen zaio, baldintza batzuen barruan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 175. orr.

Ez zaio bortxarik egin behar, guztizko patxada erosoan utzi behar zaio eguratsean lehortzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Afrikan eginiko ikerketek erakutsi dute GIBaz kutsatzeko arriskua hirukoiztu egiten dela tartean bortxa egon denean.  Berria - Gaiak   2004-12-11

Francesco gizon harroa, oldarkorra, sexuzalea eta menperatzailea zen, eta biolentzia eta bortxa erabiltzea zen gehien atsegin zitzaiona, agintea eskuan zuela erakustea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

Auzokoei zergak ezarriz, beti bortxa erabiliz, Urrutiko etxeari itzuli dio garai bateko distira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 88. orr.

Alejandro Mallona, 1937ko irailaren 4an fusilatua, bortxarik erabili gabe 1931n Gernikan Euzkadiko Errepublika aldarrikatu gura izan zutenen alkateen artekoa izan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 113. orr.

Baina ez zuen bortxa eta hertsapena erabiltzeko beharrik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 111. orr.

Hots, ideologiarik ideologikoena, adierarik txarrenean: trapu literario koloretsutan beztitua, bortxa historiaren eta Estatu harrapariaren justifikazioa, arima profetikoaren mitologiaz erlijioso-mistikoki sublimatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.

Heroismoaren miraria delako horrenbeste kortse fisiko eta mental, horrenbeste bortxa, zapalkuntza, zentzugabeko debeku, dogma, itomen, atsekabe, sadismo, konspirazio isil eta umilaziori eutsi dien edertasuna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 84. orr.

Nintzena nintzen, inolako bortxarik gabe.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 35. orr.

Bortxaren zilegizkotasuna (morala), printzipioetatik definitiboki ebatzi ezina ikusi dugunez, ondorioetatik juzgatu ahal izateko ere dagoen zailtasun bakarra ez da politiko edo legal hori.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 90. orr.

Gaua ere izugarria izanen da haizearen bortxarengatik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zoroaren aurka oldartu nintzen, eta bortxa handiz borrokatu ginen.  Berria - Harian   2005-03-24

Edozein ekintza iziturik edo beldurrez egina, ekintza gizatiarra eta morala da, aldiz ez da neholako ekintzarik, bortxa hutsez eginik, morala denik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 89. orr.

Nazioarteko 40 artistaren lanak bilduko ditu, bortxa politikoaren eta artearen arteko harremanari buruz hausnartzeko.  Berria - Kultura   2004-01-13

Aitari ere bere alabatxo bakarrak sufritutako bortxa sexualaren bide beretik ari zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 48. orr.

Milaka pertsona bortxa polizialaren kontra manifestatu dira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

44 herrik bakarrik onartu dituzte, eta hauen artean 12 Hego Ameriketan daude, andreen etxeko bortxa hauen kontrako legeak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 178. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bestelako bortxa-adierazpenak ere badira.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 63. orr.

Herri honetako bortxa adierazpide guztiak lehenbailehen gainditu nahi ditugu, lehenbailehen prozesu demokratiko bat ahalbidetzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Horrela uler daitezke bere pertsonaien bortxa-erasoak.  Berria - Kultura   2006-04-11

Gaitzetsi zutenez, Espainiak eta Frantziak presoen aurka daramaten «bortxa» politikaren aurrean «arduragabekeriaz» jokatzen dute erakundeetako agintariek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Ikaragarria da egun hartan izan ziren bortxa gertaeren errudun greba deitzaileak egitea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Horrek erran nahi du Boterea delarik, badela beti norbait gibeletik edo gainetik, jabea edo nagusia, agintzen duena agindu soilez edo behartzen duena bortxa bidez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 154. orr.

Aldiz, zein erraza zen ni bezalako gazte ezerez bati lapurreta bat, bortxa bidezko lapurreta ere bai, egoztea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 71. orr.

Azkenean, beste ondorio batzuk gizarte mailakoak lirateke: bortxa balioen transmisioa, bizitza kalitatea beheratzea, gizartean parte hartze txikiagoa...  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 178. orr.

4 indarra.

Haien beiretan zehar aretoetako argitasuna kanporatzen zen, lurrun mehe batez baheturik, eta, sute baten isla bailitzan, gauaren kontra talka egiten zuen bortxa handiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Begiz begi beste batzuetan, horixe zen nik haientzat nahiago nuen posizioa, zakila bortxa handiagoz sartzen da, biak aurrez aurre, arras polita da benetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.

Ni atseginez iraulka nenbilen, eta orgasmoak eztanda egin zidan bere bortxa osoaz, guztiz ahituta uzten ninduelarik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 122. orr.

Une hartan, goizeko ordu batean, euria hasi zuen, eta berehala ur eta haize boladak bortxa gordinez jo eta bultza hasi ziren; zeruko suak itzaltzea lortu gabe baina.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.

Ez da berdina kolpearen ondorioz aurrera egiten duguna, beste baten indar handiak eta bortxa handiak sakaturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 113. orr.

Erran behar da bortxan ari zirela denak, lehenik Duhau bere 14 boteekin eta Istillarte, hau orratza bezain xuxena, halaber Kurutcharry hutsegin arazten ziolarik ere ezkerreko taula hegi hartan.  Herria   2003-09-25

5 bortxa atorra

Azken egunetan bortxa-atorra jarri behar izan omen zioten, zurrumurruek diotenez.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 94. orr.

Pirateria [...]: Bortxa-atorrarik gabeko salerosketa, Jainkoak egin bezalakoxea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 222. orr.

7 bortxapean adlag

Ez nehor ezar mehatxupean, ez bortxapean, ez beldurpean.  Herria   2001-01-11

Iparraldeko herriak, beraz, bortxapean daude, libre edo barbaro ez badira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Betiereko bakardadean, kartzeleroen mehatxu eta bortxapean, kondukzioetan jipoiak jasanez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 91. orr.

8 bortxapeko izlag

1937 eta 1942ra artean, gutxien egon ziren urtean ia hogeita hamabost mila eta gehiena ia ehun milara iritsi ziren bortxapeko beharginok.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Hainbat kintal azido pirubiko jariatu genuen, trogloditen duin zen tresneria batez ekoiztua, eta bortxapekoen duin zen lan-ordutegi batekin, eta horren ondoren nik bandera zuria altxatu nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 249. orr.

9 bortxara

Horregatik ez da harritzekoa Poliziako bigarren burua eta bere azpikoa adierazpenak lortzeko xantaia egiteagatik ez auzipetzea, «bortxara bultzatzeagatik baizik».  Berria - Mundua   2004-02-22

Sei hilabete eman zituen han gogoaren bortxara.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 121. orr.

Nire gogoaren bortxara, San Ferminetako entzierroan baino estuago!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus