Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bustitasun iz bustia denaren nolakotasuna. ik hezetasun.

Atmosferan beti izaten da neurri bateko bustitasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Behin harriaren egitura porotsuarengatik morteroak bere bustitasuna galdu duenean, eta karea eta harea elkarrengandik banandu eta desegiten direnean, harria ere trabatu gabe geratuko da eta denborarekin hormak aurritu egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Luis maite duzu, irentsi nahi duzu edo bere barrenean desagertu, zu desagertu bere berotasunean, bere bustitasunean urtu, bere esperma isuriak estal zaitzala.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.

Ankai beltz handietan halako bustitasun liluratu bat ikusi uste izan dut.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 180. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus